"In corde matris"
Amaren bihotzean
In corde matris oso esaldi klaretiarra da, horrela sinatzen baititugu gutunak misiolariok nire Kongregazioan agur esan aurretik. Izan ere, Ebanjelioa horrela eskaini nahi dut, jendeari aurrez aurre begira, hau da, ama batek seme-alabei daukan onena emateko begiratzen dien bezala. Mariaren ezaugarri nagusia, bere bihotza da, eta nire ustez, Eliza ama da, batez ere, ama.