Blog

“Herri izatearen pozaren” eskutik, Migratuen Pastoraltzak, Eliza bezala hazteko ibilbidea  jarri du martxan

“Herri izatearen pozaren” eskutik, Migratuen Pastoraltzak, Eliza bezala hazteko ibilbidea jarri du martxan

Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak bost topaketez osaturiko prestakuntza-ibilbidea antolatu du. Lehen jardunaldia datorren azaroaren 8an ospatuko da, eta Elizaren partaide izatearen zentzua sakontzeko eta migranteek, «Zurekin. Contigo» elizbarrutiko Sinodoan parte hartzea indartzeko balio izango du.

Herri izatearen poza izenburupean, eskaintzak, Eliza izateak zer esan nahi duen ezagutu eta esperimentatzera gonbidatzen gaitu; bataiatutako pertsona guztiak, beraien jatorria, kultura edo bizi-ibilbidea edozein dela ere, Jainkoaren Herri beraren parte dira.

Funtsezko galdera batetik abiatzen da ibilbidea: «Zer esan nahi du niretzat, ni Eliza naiz, esan ahal izateak?». Bost topaketen eskutik, parte-hartzaileek, euren eliz nortasunean sakonduko dute. Nola? Fede esperientziak partekatu, eta herrialde, herri eta kultura desberdinetako pertsonek osatutako komunitate bateko kide izatearen aberastasuna ezagutuz.

Ekimenak aukera bat ere izan nahi du, migratuek, elizbarrutiko Elizaren bizitzan eta, bereziki, Gipuzkoa bizitzen ari den prozesu sinodalean, eraginkorki parte hartzeko. Aitortza bat egiteko unea da, hau da, migratu duten pertsonak ez dira soilik ekintza pastoralaren hartzaileak, eliz elkarteko eskubide osoko kideak baizik; euren esperientzia, dohainak, eta ahotsa, hausnarketa partekatura ekartzera deituriko pertsonak.

Elkarrekin ibiltzeko bost topaketa

Ibilbidea, 2026ko azaroan hasiko da, eta 2027ko maiatzera bitartean egingo da indarrean. Bost etapa izango ditu:

  • Azaroak 8 – «Jainkoaren Herria den Eliza». Lehen hurbilketa bat Elizaren nortasunera, Jainkoak deitutako herri gisa; Kristori lotuta eta Espiritu Santuak lagunduta.
  • Urtarrilak 17 – «Elizan elkartasunean bizi». Kristauak batzen dituen horri buruzko hausnarketa, batasunak ez duela uniformetasuna esan nahi, aniztasunean anaitasuna baizik.
  • Otsailak 14 – «Elkarrekin Espiritu entzun». Espiritualtasuna eta haren zaintzaren landuz, Espirituari buruzko elkarrizketarako eta talde sinodaletan parte hartu.
  • Apirilak 17 – «Bide barriak hausnartuz». Sinodoaren esparruan, ebanjelizazioari, liturgiari eta karitateari buruz hausnartzeko topaketa.
  • Maiatzak 9 – «Misiora deituak». Bokazioetan, zerbitzuetan, ministerioetan eta Elizaren misioaren zerbitzura dauden komunitateen antolaketan oinarrituko da azken saioa.

Lehen topaketa, azaroaren 8an

Lehenengo jardunaldia, Jainkoaren Herria den Eliza izena daramana, azaroaren 8an ospatuko da, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Goizean zehar, parte hartzaileek, Elizako kide izatearen ibilbideari buruz hausnartu ahal izango dute, Jainkoaren Herriaren, Kristoren Gorputzaren, eta Espiritu Santuaren Tenpluaren irudi biblikoan sakonduz.

Programak otoitz, prestakuntza, talde txikietan lan egitea, eta hausnarketak bateratzea uztartuko ditu. Eguna, 13:15ean ospatuko den Eukaristiaren eskutik amaituko da.

Sinodoan parte hartzeko gonbidapena

Ekimen honen alderdi nagusietako bat, Zurekin. Contigo elizbarrutiko sinodoarekin duen lotura da. Zurekin. Hirugarren topaketatik aurrera, parte-hartzaileak hausnarketa sinodalarekin bat egingo dute, Elizaren bizitzaren eta misioaren hainbat alderdiri buruz hausnartuz.

Metodologia: ezagutzak helaraztetik haratago joatea du helburu. Jainkoaren Hitza entzun, esperientziak partekatu, elkarrizketan aritu, hausnartu, otoitz egitea eta elkarrekin ospatzea, funtsezko elementuak izango dira topaketa bakoitzean.

Herri izatearen pozak, Eliza bat eraikitzen lagundu nahi du, non pertsona guztiek beren burua elkarte beraren parte gisa aitortu ahal izango duten, kideen aniztasunak aberastuta eta misio partekatu batekin bat egina.

Izan ere, Eliza izatea ez da soilik hura ezagutzea, baita haren parte sentitzea ere, haren bizitzan parte hartzea eta elkarrekin bidean barrena ibiltzea.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: