Blog

Elizbarrutiko misiolari eta pastoraltza berritzeko prozesua (otsailak 24)

Elizbarrutiko misiolari eta pastoraltza berritzeko prozesua (otsailak 24)

Datorren otsailaren 24an, On Fernando Prado gotzainak Elizbarrutian lehentasuna duen helburua izendatu du misiolari eta pastoraltza berritzeko hasierako prozesua, eta honetarako topaketara deitzen gaitu. Erronka honek gure Eliza izateko eta egiteko modua berrikustera eta eguneratzera gonbidatzen gaitu, Frantzisko Aita Santuarekin eta bere ebanjelizatzeko deiarekin bat eginez.

Prozesu hau ez da goitik-behera egiten den zerbait, Elizako kide guztien parte-hartze aktibo eta erantzunkidea eskatzen du: apaizak, bizitza erlijiosoa eta laikoak. Horregatik, otsailaren 24ko topaketa parrokietara, pastoral taldeetara, erlijio elkarteetara, eskoletara, elizbarrutiko mugimenduetara eta ebanjelizatze arduradunetara irekita dago.

Topaketa honetan berritze prozesuaren helburuak eta etapak aurkeztuko dira, baita komunitateen eskura jarriko diren tresnak eta baliabideak ere. Elkarrizketarako eta prozesuari buruzko iritziak eta ikuspegiak trukatzeko gune bat ere eskainiko da.

Topaketaren antolaketa errazteko, interesatuei otsailaren 17a baino lehen izena ematea eskatzen da, gotzaindegiko Maria Luisari deituaz (943285000), edo ondorengo formularioa betez. 

Ez dezagun gure fedea eta misioa berritzeko aukera hau pasatzen utzi, eta gure Eliza komunitate biziagoa, hurbilagoa eta misiolariagoa bihurtzeko.

Eskerrik asko!