Blog

On Fernando gotzaina, CEE Gotzainen Batzarraren

On Fernando gotzaina, CEE Gotzainen Batzarraren

On Fernando gotzaina, CEE Gotzainen Batzarraren.

Gaurtik, astelehena, martxoaren 8ra arte, Madrilen, Espainiako Gotzainen Batzarrean parte hartuko du Fernando Prado gotzaina. Egun horietan Batzarreko ardura guztiak berrituko dira, idazkari nagusiarena izan ezik, honek, bost urterako agintaldia baitu.

Karguak berritzea

Gotzainek, lehendakaria, lehendakariordea, Batzorde Betearazleko kideak, Gotzainen Batzorde eta Azpibatzordeetako lehendakariak, Gai Juridikoetarako Gotzainen Kontseiluko lehendakaria eta Ekonomia saileko Gotzainen Kontseiluko hiru kide aukeratuko dituzte. Espainiako Gotzainen Batzarreko kide diren gotzain guztiak, aipaturiko ardurarik hartzen ez dutenak, erakunde horietako batean sartuko dira kide gisa.

Hauteskundeak martxoaren 5ean, asteartea, hasiko dira. Aurretik, orain amaitzen den laurtekoaren, 2020-2024, Espainiako Gotzainen Batzarraren jarduerak eta funtzionamendua aztertuko dira.

Boto-eskubidea duten gotzainak

Batzarrean 78 hauteslek parte hartuko dute: 2 kardinal, 16 artzapezpiku, 50 gotzain eta 9 laguntzaile

Aztertuko diren txostenak

Eguneko gai-zerrendan, besteak beste, honako dokumentu hauek aztertuko dira:

– Elizaren eremuan sexu-abusuen biktimei erreparazio osoa emateko planaren azterketa.

– “Komunitate harreragileak eta misiolariak. “Immigranteen Pastoralaren  nortasun eta eremuaren Aholku pastorala” dokumentuaren azterketa.

– Espainiako Gotzainen Biltzarra osatzen duten Eliza partikularren mintegi nagusietan hasierako apaiz-prestakuntza eguneratzeko irizpideak ezartzea.

– Gazte pastoraltzaren esparruko proiektuaren aurkezpena.

Informazio gehiago, Espainiako Gotzainen Batzarraren webgunean topatu dezakezu.