Blog

Elizbarrutiko Irakaskuntza ordezkarien topaketa

Elizbarrutiko Irakaskuntza ordezkarien topaketa

Joan den martxoaren 14tik 16ra, Espainiako elizbarrutietako Irakaskuntza ordezkariek topaketa izan zuten Tortosan. Bilera honetan, Alfonso Carrasco monsinorea egon zen, Lugoko gotzaina, Espainiako Gotzainen Batzarreko osoko bilkurak hezkuntza eta kulturako gotzain batzordeko lehendakari bezala berritua.

Topaketaren helburuak azken 4 urteetan egindako lanaren fruituak jasotzea izan ziren, arreta berezia eskainiz “Eliza hezkuntzan; presentzia eta konpromisoa” kongresuari, Madrilen egin berri dena, eta datozen urteetarako erronkei buruz hausnartzeari.

Jon Arruti Donostiako Elizbarrutiaren Irakaskuntza delegatuaren hitzetan: “Hezkuntzari buruzko biltzarrak balio izan du, batetik, hezkuntza kristauak gaur egun dituen erronkez jabetzeko, eta, bestetik, arlo horretan lan egiten eta laguntzen duten erakunde eta pertsona guztiek duten potentzialtasuna ikusarazteko. Tortosako Elizbarrutiak Sergi Gordo gotzainaren eta Tomas Mor Elizbarrutiko Irakaskuntzako ordezkariaren eskutik eskaini zigun harrera bikainari esker, topaketa giro ezin hobean ospatuko da eta elizbarruti honek dituen bitxi batzuez, Ebroko Delta eta Santa Maria katedralaz, gozatzeko aukera eskaini zituen. Pilak ondo kargatuta, gure jatorrizko lekuetara itzuli gara, gure elizbarrutietatik ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko lanean jarraitzeko ilusio berrituarekin”.