Blog

Sozio-Karitatezko Kanpaina 2024: “Ekin, partekatu zure onena”

Sozio-Karitatezko Kanpaina 2024: “Ekin, partekatu zure onena”

“Entzun, erabaki, ekin aditzek María definitzen dute. Eliza sinodalak dio Garizuma erabaki komunitarioen garaia dela, kontrakorronteko erabaki txiki eta handiak hartzekoa, pertsonen egunerokotasuna eta auzo bateko bizitza eraldatzeko gai direnak: erosteko ohiturak, sormenaren zainketa, ikustezinak diren pertsonen gizarteratzea”.

Francisco aita santua.

Kanpaina honen abiapuntua irailera eramaten gaitu “BEGIRATU zuzenean errealitateari” leloarekin. Gabonetan “SENTITU, HUNKITU. Eguberria da” proposatu genuen. Eta orain, hirugarren une honetan, eta aurreko bi urratsen prozesuaren ondorioz, errealitatea ikusteak eta errukia sentitzeak sortzen duten konpromisoan gelditu nahi dugu. Kanpaina honek samariar onak erakutsitako bideari jarraitzen dio, ikasturte honetan elkartasunaren, zaintzaren eta justiziaren eraikuntzan gidatzen gaituena. Momentu honetan geure buruei egiten diogun galdera da: Zein konpromisora bultzatzen gaitu pobrezia eta bazterkeria errealitateak ikusteak eta bizitzen dituztenengan errukia sentitzeak?

Samariar onaren adibidea Maríaren, Nazareteko Jesusen amaren, isla baino besterik ez da. Izan ere, Francisco aita santuak nabarmendu zuen bezala, “entzun, erabaki, ekin aditzek María bera definitzen dute”. Eta jarraitu zuen: “bizitzan zaila da erabakiak hartzea; askotan, erabakiak atzeratzeko joera izaten dugu, beste batzuen esku uzten ditugu; askotan, nahiago izaten dugu gertaeren menpe gelditzea, uneko modari jarraitzea. Batzuetan, badakigu zer egin behar dugun, baina ez dugu adorerik edo zailegia iruditzen zaigu, korrontearen kontra joatea eskatzen duelako”.

Franciscok jarraitzen du, “Eliza sinodalak dio Garizuma erabaki komunitarioen garaia dela, kontrakorronteko erabaki txiki eta handiak hartzekoa, pertsonen egunerokotasuna eta auzo bateko bizitza eraldatzeko gai direnak: erosteko ohiturak, sormenaren zainketa, ikustezinak diren pertsonen gizarteratzea. Gonbit egiten diet komunitate kristauei euren bizimodu buruzko gogoeta egitera; auzoan duten presentziari buruz hausnartzera eta auzo-bizitza hobetzeko egiten dezaketenari buruz pentsatzera”.

Kanpaina honek ekintzarako dei hori indartu nahi du, hain zuzen, errealitatea hobera aldatzen saiatzera, gure inguruko keinu txikietatik abiatuta. Dei hori, EKIN, entzutera, laguntzera, ondoan jartzera, ingurumena errespetatzera, komunitatea egitera, ingurukoak zaintzera eta geure buruak zaintzerako deia da. Beste batzuekin jardutera, gainera, sokaren noranzko berean tiratuz. Talde-lanean ari gara, Elizbarruti gisa, Pastoral Soziokaritatiboarekin batera, Espetxeetako Pastoralarekin, Osasunaren Pastoralarekin eta Caritas. Azken finean, gure onena partekatu nahian.

Kanpainaren motibazio osoa hemen irakurri eta deskargatu dezakezu: Caritas Gipuzkoa.