Blog

Arteak eskutik hartuta

Arteak eskutik hartuta

Apirilaren 14an, Donostiako seminarioan, Maria Francisca Sanchez Varak, Espainiako Gotzainen Batzarreko Pertsonen Salerosketaren Aurkako saileko zuzendaria, emandako “Artearekin Otoitzean” mintegia, jarduera edo esperientzia sakon eta esanguratsua izan zen bertaratutako 60 pertsona ingururentzat.

Parte-hartzaile baten hitzek ederki laburbiltzen dute han bizi izandakoa:

Ekitaldiak Pertsonen Salerosketaren biktimen minarekin eta sufrimenduarekin bat egiteko aukera eman zigun, baina inspirazioa eta itxaropena aurkitzen aritzeko aukera ere eman zigun. Fedea izatea. Artearen indarra ikustea, maitasuna bere osotasunean.

Gogoeta mailan landu ziren hiru pinturetako bakoitzak, koloreen bidez, sortu zuen kontzientzia ikustea zoragarria izan zen. Nola bizi genuen, bete-betean, pertsonen salerosketa, baina baita testigantzek nola gonbidatu gintuzten inspirazio-iturri izatera; bakoitzari, zer kolorek identifikatzen gintuen, zer ekarpen egin diezaiokegun munduari

Gure itxaropen eskaerak Jainkoari helarazten dizkiogu. Guztion artean munduari lagundu diezaiokegula oinarri duen itxaropena. Ezin dugu mundua aldatu, baina geure burua eta inguruan ditugun pertsonak, horiek bai aldatu ditzakegu.

Jardunaldian bizitako esperientziak kontzientzia-eremu bat sortu zuen maila mentalean zein espiritualean. Eta jakin badakigu, erronkak erronka, ez gaudela bakarrik. Beti hor dago babesten gaituen Jainkoa. Gure inguruan pertsona onak daude, eta gure alderdirik onena bilatzen laguntzen digute.

Entzun genituen testigantzak oso gogorrak izan ziren, baina, aldi berean, inspiratzaileak. Borrokari eta fedeari esker, pertsonen salerosketaren biktimek erronkei aurre egin ahal izan dieten bezala, gu ere bidelagun eta sortzaile izan gaitezke. Hau da, elkarrenganako lotura hori lortzen eta elkarri laguntzen digun fede horretatik, alegia.

Horrek guztiak gogoeta egitera garamatza, itxaropenaren eta fedearen bidez, bizirik dagoen komunitate oso baten eskutik, otoitz egiten jarraitzen dugu migratzaile guztientzako emaitza baikorrak lortzeko. Topaketa zoragarri eta ahaztezina izan zen”.