San Sebastian Martiriaren parrokia-lokalei buruzko Donostiako Gotzaindegiaren Komunikatua
Donostiako Antiguako San Sebastian Martiria parrokiaren lokalei buruz egunotan argitaratu diren informazioen aurrean, Donostiako Gotzaindegi honek honako hau jakinarazi nahi du:
Orain 12 urte, duela 30 urte jaiotako “Auskalo” kristau aisialdiko parrokia-taldeak, San Sebastian Martiriaren parrokiatik aldentzea erabaki zuen, horretarako estatutuak aldatuz. Denbora zen, talde honen eliz deslotura, lantzen ari zela. Erabakiak, kristau-elkartean min apur bat eragin bazuen ere, berau, kontzienteki eta borondatez hartu zuten bere partaideek.
Harrezkero, auzotar askok eta askok, urte hauetan guztietan zehar parrokiako lokalak erabat dohainik lagatzea eskertu dute. Parrokiako kristau-elkarteak, aisialdi taldeak ordudanik egin duen gizarte eta hezkuntza lana aitortuz, lokalen gastuei ekonomikoki eskuzabaltasunez aurre egiten jarraitu du ahal izan duen bitartean.
2019az geroztik, San Sebastian Martiriaren parrokiak, eraikinaren esku-hartze lan handi batzuei aurre egin behar izan die, eta 600.000 euroko zorra eragin dizkiolarik. Egindako obraz gain, parrokia-eraikinak, bere egituran, inbertsio ekonomiko handia behar du oraindik ere.
San Sebastian Martiriaren kristau-elkarteak, gaur egun, fededunen eskuzabaltasunari esker, ahalegin handiz egiten die aurre bere gastu arruntei, baina bankuarekiko zorra kitatzeko, parrokiak, Gotzaindegira jo zuen konponbide baten bila.
Egoera honen aurrean, duela bi urte, aisialdi taldeari, denbora zentzudun batean, bere jarduerak aurrera eraman ahal izateko beste lokal batzuetan egin beharko zituela jakinarazi zitzaion, parrokiak etorkizunean lokal horiek erabili beharko baitzituen. Taldeak, parrokiaren eskuzabaltasuna eskertu zuen, eta baita jakinarazpena ere, alternatibak bilatzeko nahikoa denbora ematen zielako.
Eliza-erakunde guztien betebeharra da beraien ondarea ondo kudeatzea, eta, ahal den neurrian, haien iraunkortasuna bermatzea beraien Misioa gauzatze aldera. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, kristau-elkarteak, erantzukizunei aurre egiteko, Elizaren balore eta Misio pastoralean oinarrituz, bere lokalei irtenbide berri bat emateko premia du.
Donostia, 2024ko maiatzaren 16a
Deskargatu prentsa oharra PDF-an