4 ekaina, 2024
|
Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Lourdeserako erromesaldia
Gipuzkoako Lourdesko Ospitalitateak, 69. urtez, elizbarrutiko erromesaldia ospatu zuen. Lupe Aranzabal, elkarteko presidenteak azpimarratzen duen bezala, oso gertakari berezia da “bizitzeko, ospatzeko eta otoitz egiteko”.
Hiru egun bizi-bizi. 90 gaixo, eta, 250 boluntario lanean eta euren aldamenean une oro. 400 lagun, horiei beste 1.000 erromes gipuzkoar batu zitzaizkien joan den larunbatean urteroko erromesaldi berezi honetaz gozatzeko.
Bizi. boluntarioen eskuzabaltasunari esker, erromesek uneoro jaso zuten laguntza eta arreta. “Hiru egun horietan gaixorik dauden edo desgaitasunen bat duten pertsonei hurbiltasuna berezia eskaintzen dieten pertsonak. Asteburuan, erromesak, santutegira joan, haitzulora sartu, eta Uraren erritoan parte hartu zuten. Eta boluntarioak haiekin batera, une bakoitzean, esperientzia partekatuz eta etengabeko prestakuntza jasoz. Eta ondoren, “dominen banaketa” ekitaldia, Ospitalitatearekiko eta Elizarekiko konpromisoa azalduz”, dio Lupek.
Ospatu. Lourdes fedea ospatzen da. Batez ere Fernando Prado Donostiako Gotzaina buru eta Gipuzkoa osoko apaiz talde batek lagundutako Haitzuloko eukaristia solemnean. Lupek gogorarazten du, aurten, hiru boluntariori, urrezko domina eman zaiela Lourdesko Ospitalitatearekin, 50 urtetan zehar egin dituzten beste hainbeste erromesaldiengatik”.
Otoitz egin. Gurutze-bide elebiduna, prozesio eukaristikoa, eta zuzien prozesioa euskaraz ere errezatzen den Arrosario Santuarekin. “Hiru egun bizi eta pozgarri gaixoei edo desgaitasun fisikoren bat dutenei zerbitzu eskuzabala emateko” gogorarazten du Lupek. Hiru egun eskerrak emateko. Ematen dena baino gehiago jasotzen da. Hori guztia Lourdesko Ama Birjinarekiko esperientziak markatutako mariar espiritualtasun baten barruan, zeinari guztiok eskaera berbera egiten diogun; datorren urtean, berriz ere, itzultzea”.
Ikusi argazki guztiak hemen: Flicker