Blog

Berrikuntza Batzordearen bilera

Berrikuntza Batzordearen bilera

Uztailaren 4an, Berrikuntza Batzordea seminarioan bildu zen, Gipuzkoako kristau-elkarteetara egindako bisitaldietan bildutako esperientziak eta ahotsak partekatzeko, eta baita hausnartzeko ere.

Entzute prozesu hau, 207 parrokia ordezkatu diren 37 lekutan burutu da;  Gipuzkoako Elizaren osasuna eta sendotasuna aztertzeko aukera ederra izan da. Jasotako ikuspuntuak eta testigantzak, fededunek, Elizbarrutiak hasi duen berritze-bidean erakutsi duen bizitasun eta konpromisoaren isla dira.

On Fernando gotzainaren hitzetan: “Betikoa egin, baina ez beti bezala. Jaungoikoaren Hitza helarazten jarraitzeko, erantzukizun handiagoa duen, eta mende honetako erronkei aurre egiteko prest dagoen Eliza izatea”.

Bileran zehar, erronkei eta aukerei buruz hitz egin zen, loturak sendotzeko beharra azpimarratuz. Batzordeak, bigarren berritze-aldirako prestatzen jarraitu beharreko hurrengo urratsak ere zehaztu zituen; pauso hori, datorren ikasturtean hasiko da.

Donostiako Elizbarrutiak kide guztiei, Eliza bizi, abegikor eta misiolaria eraikitzen jarraitzera gonbidatzen ditu.