Blog

Agur Elizbarrutiko Hiriko Udalekuei

Agur Elizbarrutiko Hiriko Udalekuei

Elizbarrutiko Hiriko Udalekuek, bi astez, 104 gaztek euren aisialdiaz gozatzea lortu dute. 35 begiraleren, 30 boluntarioren, eta hainbat erakunderen laguntzari esker, gazteenek, esperientzia ahaztezina bizi ahal izateko, euren hondar alea jarri dute.

Proiektu honek, jada, sei urteko ibilbidea egin du, eta Donostiako Pertsona Migratuen Ordezkaritzaren, Irakaskuntzako Ordezkaritzaren eta Elizbarrutiko Caritasen bultzadarekin egiten du aurrera. Helburua; familia batzuek dituzten beharrei erantzuna ematea. Sendi horietako haur gehienen gurasoen jatorria, Latinoamerika da, baina badira Ukrainakoak eta Donostiako familietakoak ere.

Donostiako Elizbarrutiak eskerrak luzatzen dizkie ekimen hau gauzatzea posible egin duten pertsona guztiei, euren ekarpena, lana eta konfiantzarengatik, eta Gipuzkoako Elizaren egunerokotasunean parte hartzen jarraitzera gonbidatzen ditu.