Blog

AdOra-ren lekualdatzea

AdOra-ren lekualdatzea

Duela 12 urte, San Martin parrokiako aldarearen gainean ikusgai dagoen Jesukristo gurtzeko Adoración Perpetua (adOra) martxan jarri zen. Aipatutako urteetan zehar, urteko 365 egunetan eta egun bakoitzeko 24 orduetan egin zaio gurtza.

Datorren urriaren 18an, ostirala, 17:00etan San Martin parrokian (Easo 20) ospatuko den mezaren ostean, prozesioan, Sakramentu Santua Artzain Ona parrokiara eramango da katedralean egokitutako kapera batera; Urdaneta kaleko 12. zenbakitik sartu ahal izango da ad Orara.

Ekitaldira joateko gonbita luzatzeaz gain, gure gotzain On Fernandok pastoral-urte honen hasieran esandako hitzak gogoratzen ditugu: “Eraberrikuntza-bidean, beste ezer baino lehen eraberritze espirituala beharrezkoa da. Hori da lehena. Oinarria. Gure espiritualtasuna landu gabe, gainerakoa guztia, hutsala, arimarik gabe geratu daiteke”.

AdOra baliabide ederra da horretarako, eta Guztiz-Santua gurtzea bihotza handitzeko modua da. Jaunak esan zigun: “Ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte” (Mateo 28,20).