Blog

“Bizitza osasuntsuaren artea. Ebanjelioa eta heldutasun afektiboa”

“Bizitza osasuntsuaren artea. Ebanjelioa eta heldutasun afektiboa”

Gustatuko al litzaizuke zure fedean sakontzea eta Kristorekin duzun harremana sendotzea? Era bete-betean maitatu nahi duzu, Jesusek bezala?

Afektibitatea sendatzeko bide batetik gidatuko zaituen ikastarora gonbidatzen zaitugu. Jesusen begiradapean eta HARENGATIK eraldatzen utziz bakarrik egin daitekeen bidea, alegia.

Inork ezin du ez daukana eman. Eta gure fedeak dei egiten digu gure bizitza baldintzarik gabeko maitasun-emate bihurtzeko, muturreraino. Zer da Kristoren jarraipena ordea? Munduari gure maitasuna eskaini nahi badiogu, lehenik eta behin, bere jabe izan behar dugu.

Pertsona batzuek honako hau adierazi zuten ikastaro honen inguruan:

  • «Ikastaro hau ikastaro bat baino gehiago da, entrenamendu praktiko eta egituratua da; orekan, osasunean eta bertan bizitzeko moduaz, alegia. Prozesu erraz baten bidez, argi gehiago duen bizitza bat lortzeko, gelditu arazten gaituen eta energia kentzen digun horri guztiari begiratzen eta alde batera uzten irakasten duzu. Arrunt gomendagarria!!» (Nora Hacine-Bacha, ikastaroko partaidea).
  • «Ikastaro-ibilbide honek, nire aurreikuspenak erraz gainditu ditu. Nire esperientzia aberasgarria idatzi eta liburu bat argitaratzeko gai izango nintzateke. Banuen ikastaro honen berri, eta Ebanjelioa gehiago ezagutu nahian, bizimodu osasuntsua izateko “Medikua” ezagutu dut, baldin eta gure konfiantza guztia berarengan jartzen badugu. Ikusi dut, elkartean, denok sendatzen gaituela sendagile bakar honek, baldin eta BERARENGAN konfiantza osoa badugu. Ikastaro hau, ebanjelioaren bidez, Jesus gehiago ezagutzeko aukera izan da niretzat. Nire bizitzan, zauriak sendatzeko fede-tresna bat» (Elena Calvo, ikastaroko parte-hartzailea).
  • «Ikastaro honetako esperientziak lagundu dit Jainkoaren alaba maitatua naizela eta harengan dudan konfiantza finkatzen. Badakit eguneroko ibilian laguntzen didala, eta Ebanjelioetan, sendatzeko gakoak ematen dizkidala. Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari gizateriari eskaintzen dion maitasunagatik» (Remedios Serena, ikastaroko parte-hartzailea).
  • «Ikastaro honek, kontzienteago sentiarazi nau, bizitzak bide desberdinak erakusten dizkigula benetako zorionera iristeko zein hartu beharko genukeen erabakitzeko orduan». (Iñaki Aramburu, ikastaroko parte-hartzailea).