Blog

Erromesaldia (Sevilla-Guadalupe)

Erromesaldia (Sevilla-Guadalupe)

Gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak, Kristorekin bildu eta bat egitean oinarritutako  “Sevilla-Guadalupe, erromesaldia” arrakastatsua ospatu zen iragan astean zehar; urriaren 21etik 25era hain zuzen ere.

Lehenengo egunean, joan zen astelehenean, erromesak goizean goiz hasi ziren “oinez”. Bi autobusetan banatuta, ehun lagun baino gehiago abiatu ziren goizeko 06:00ak aldera hegoalderantz. Bidean, geldialdi txiki bat egin zuen Burgoseko katedralean; bertan, Eukaristia ospatu zuten. Taldearekin batera joan ziren Brigidas moja pare batek mezak kantuz girotu zituzten, gitarrak… lagun. Ibilbidea jarraituz, erromesek Salamancan Pauletarren etxean bazkaldu zuten, eta egunaren azken orduan, Andaluziara iritsi ziren; hiriburura.

Erromesaldian parte hartu zutenak Sevillan egon ziren Casa BetaniaN, espiritualtasun etxea, eta Casa de Cursillosen aterpetuta egon ziren, bata bestetik oso hurbil. Bi egoitzak, Jesusen Bihotzaren monumentuaren ondo-ondoan daude; gain batean dago, eta handik hiria bere edertasunean ikusten da.

Asteartean, Andaluziako hiriburuaren lekurik entzutetsuenak (Macarena Ama Birjina, Ahalmen Handiko Jesus…) ezagutzeaz gain, erromesak Katedralera joan ziren eta Eukaristia ospatu zuten Errege Kaperan. Tenpluko irteeran San Joan Paulo II.aren irudia ikusi ahal izan zuten, Sevillara egin zituen bi bisitaldien oroigarria, alegia. Espiritu Santuko erlijiosoen komentuan bazkaldu ondoren, Andaluziako hiriburu erakargarriaren leku adierazgarriak ezagutzen jarraitu zuten.

Erromesaldiaren erdialdean, goizean, taldea Rociora (Huelva) hurbildu zen, eta ostegunean, Guadalupera; bertako santutegian (Caceres) meza ospatu ondoren, monasterioa bisitatu zuten. Ostirala, bosgarren eguna, itzulera eguna izan zen. Plasencian geldialdia egin, mezetara joan, eta katedrala bisitatu ondoren, taldea Salamancarantz abiatu ziren. Salamancako hiriburuan bazkaldu ondoren, Sevilla-Guadalupe erromesaldiko kideek Gipuzkoarako bidea hartu zuten, eta gauean iritsi ziren etxera erromesaldiari amaiera emanez.

 

Argazkiak: Flickr