Elizbarrutiko Aldizkaria 2024: begirada bat gure Elizari
Gaur, azaroak 10, Elizbarrutiaren Eguna ospatzen da, eta Donostiako Elizbarrutiak, Elizbarrutiko Aldizkaria 2024 (“Gure Eliza”) plazaratu du. Argitalpen honek Gipuzkoako Elizak duen misio eta konpromisoaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Gotzainaren gutuna
Aldizkariaren hasieran gure gotzain, monsinore, Fernando Prado Ayusoren idatzi bat ageri da, eta bertan, Elizari eta gizarteari zerbitzatzera deituak gaudenaren garrantzia gogorarazten du. Bere gutunean, fededunen konpromiso eta eskuzabaltasunagatik esker ona adierazten du, eta elizaren misioan gure partehartzea berritzera animatzen gaitu, gure kristau-elkartea zaindu eta hazteko erantzunkidetasunaren garrantzia azpimarratuz.
Pastoral eta sakramentuen datuak
Atal honetan 2023ko datuak aurkezten dira, eta gure elizbarrutiaren jarduera islatzen dute. Horien artean, egin ziren ospakizunak:
- 1,081 bataio
- 1,478 lehen jaunartze
- 343 sendotza
- 242 ezkontza.
- Gure kristau-elkartearen langile erlijiosoak: jardunean diharduten 226 apaiz eta 936 erlijioso. Horrez gain, 600 katekistaz osatutako talde baliotsu batekin batera.
Gizarte eta Karitatezko Ekintza
Caritasek eta elizbarrutiko beste erakundeek hamaika laguni luzatu diote laguntza makina bat arlotan: errehabilitazio egoitzetatik hasi eta familiei eta adineko pertsonei laguntzera arte. Guztira, 19.448 pertsonari baino gehiagori eman zitzaien laguntza 135 zentroetan. Horra hor Elizak ahulenekiko duen konpromisoa.
Gardentasun ekonomikoa
Argitalpenak elizbarrutiko sarrera eta gastuen xehetasunak azaltzen ditu. 2023an, diru-sarrera eta gastuak 18,4 milioi eurokoak izan ziren, fededunen eta zerga-esleipenaren ekarpen garrantzitsuekin. Diru sarrera hauek, kleroaren sostengurako, pastoral eta laguntza jardueretarako, eta ondarearen zaintzarako bideratu ziren.
Parte hartzeko deia
Bakoitzak, Elizaren misioan duen egitekoa hausnartzeko eta eskertzeko aukera da Elizbarrutiaren Eguna. Pertsona guztiei gonbidapena luzatzen diegu lankidetzan aritzeko, eta beren bokazioa arduraz bizitzeko; era honetan, gure elkartearen hazkunde espiritual eta materialean lagunduz.
Eskerrik asko misio partekatu honetan partaide hartzeagatik!