Blog

Katekisten topaketa 2024ko kronika 2024: “Otoitza, Fede Bitamina”

Katekisten topaketa 2024ko kronika 2024: “Otoitza, Fede Bitamina”

Joan zen larunbatean, azaroak 9, Donostiako seminarioko klaustroa gogoz eta espiritualtasunez bete zan Haur eta Nerabeen Elizbarrutiko Katekesirako Ordezkaritzak antolaturiko Katekisten topaketa 2024 zela eta. “Otoitza, Fede Bitamina” goiburupean, elizbarruti osoko katekista talde handi bat bildu zen, otoitzak, bere bizitza pertsonalean, eta baita pastoral lanean ere, duen garrantziaz hausnartzeko eta sakontzeko.

Ongietorri bero eta hasierako otoitz batekin -denak sintonia espiritualean jarri zituena- eman zitzaion hasiera jardunaldiari. Jarraian, Cristobal Gimenezek, Loiolako jesuiten-elkarteko kidea, hitzaldia eskaini zuen, eta otoitzak fedea elikatzeko eta Jainkoaganako harremana sendotzeko funtsezko bitartekoa dela aipatu zuen. Gimenezek bere esperientzia pertsonala partekatu zuen eta bizimolde ezberdinetara egokitutako otoitz modu ezberdinak aurkitzen lagundu zien bertaratutakoei.

Topaketa ez zen azalpen teorikoetara mugatu, baizik eta bereziki baloratuak izan ziren kristau-elkarteko hausnarketa uneez gozatzeko aukera ere eman zuen.

Katekisten Topaketa 2024, zalantzarik gabe, parte hartu zuten pertsona guztientzat hazkunde eta berrikuntza espiritualerako topagunea izan zen. Beste behin ere, agerian geratu zen jardunaldi hauen garrantzia elizbarrutiaren bizitzan, non otoitza eta heziketa eskutik hartuta doazen Elizaren misio ebanjelizatzailea indartzeko.