Blog

Villa Puyo (25 urte)

Villa Puyo (25 urte)

Joan den azaroaren 24an, Villa Puyok (Puio bidea 21, Donostia) martxan jarri zeneko 25. urteurrena ospatu zuen. Espiritualtasunaren Etxearen ospakizunera Mikel Aranguren bikario nagusia hurbildu zen zazpi apaizekin batera.

“Nire aurretik egon ziren hiru ere ekitaldian izan ziren. Ni laugarrena naiz. Zortzi urte daramatzat kristau-elkartearen buru”, dio Etelvinak, Ama Nagusiak.

Urteurrenera jatorri ezberdinetako hainbat ahizpa joan ziren. “Adibidez, mezan zoragarri kantatu zuen abesbatza, Logroñokoa da. 60 lagun etorri ziren autobusean. Han, Logroñon, gure prestakuntza-etxea dago, eta une honetan Indonesia, Kolonbia eta Venezuelako erlijioso gazteak daude bertan”.

Villa Puyon bizi diren bost ahizpa dituen lagunartearen izenean, Obra Misionera de Jesús y María da, eta Pilar Izquierdo dohatsuak sortu zuen. “Gure apostolutza erruki-lanak dira”, dio Etelvinak.

“Jende askok ezagutzen du Espiritualtasun Etxea, eta taldeak zein norbanakoak bertaratzen dira erretiro espiritualak egiteko asmoz. Mendiaren tontorrean gaude kokatuak. Etxean lasaitasun handia da nagusi; ez dago zaratarik… Jendea, Jaunaren bila hurbiltzen da hona. Bake bila. Etortzen diren pertsonek, gurekin otoitz egiteaz gain, Meza Santura parte hartzen dute, bazkaldu, paseatu… egiten dute”.

25 urte ospatzea, ahizpa guztientzat, poztasun handia izan zen. “Daniel Diez Garcia gure egitasmoaren bultzatzaileak asko borrokatu zen etxe hau lortzeko”, azpimarratzen du Etelvinak. “Agustinoa zen. Bere lagunartea utzi, eta Fundazioa bultzatzearren, lan handia egin zuen. 1997an hil zen, eta urtebete geroago inauguratu zen etxea. Horregatik guztiagatik, urteurrena ilusio handiz bizi izan genuen. Asko gozatu genuen. Polita izan zen, oso kuttuna”, dio Etelvina ahizpak hunkiturik.