Caritas Gipuzkoa gizarte-bazterketa egoeran eta bizitegi-bazterketa arriskuan dauden familiekin
Irakurri albiste osoa Caritasen webgunean
Caritas Gipuzkoak aktiboki egiten du lan ezegonkortasun egoeran eta bizitegi-bazterketa arriskuan dauden familien bidelaguntzan. Zubia programak 19 etxebizitzako sarea kudeatzen du, familiei aldi baterako etxebizitza eskainiz, euren bizitza berreraiki bitartean egonkortasun espazioa izan dezaten. Gainera, parrokietako Caritas sarearen bitartez, laguntza ekonomikoak helarazten zaizkie familiei etxebizitzarekin lotutako neurrigabeko gastuei aurre egin diezaieten. 2023an, adibidez, Caritas Gipuzkoak familiei zuzenean emandako diru-laguntzen %30 etxebizitzarekin zerikusia duten gastuei aurre egiteko eman ziren, hala nola, alokairua edota elektrizitate edo ur-horniketak.
Halaber, Caritasek kualifikazioa eta enplegurako sarbidea sustatzen duten okupazio-programak (baratzeak) eta, besteak beste, geriatria, sukaldaritza eta lehen-sorospen prestakuntza-tailerrak bultzatzen ditu (Miriam programa), eta horiek funtsezkoak dira autonomiarantz eta gizarteratzerantz aurrera egiteko.
Materialak: