17 urtarrila, 2025
|
Elizbarrutia, Gaurkotasuna, Jubileua 2025, Obispo D. Fernando
Ate Santua – Danborrada
Ospakizun garrantzitsuz beterik datorkigu asteburua.
Datorren igandean, Arantzazuko Santutegian, Ate Santua zabalduko da eguerdiko 12:00etan hasiko den ospakizunean; Fernando Prado Ayuso gotzainak gidatuko du elizkizuna.
Gogoratu, iragan Errege Egunean, Aita Santuaren ordezkariak, Jose Tolentino de Mendoça kardinalak, zabaldu zuela Artzain Ona katedralean, Jubileu Urtearen baitan, Donostiako Elizbarrutiak zabalduko dituen lau Ate Santuetatik lehena.
Igandekoa (Arantzazu), bigarrena izango da.
Hona, hurrengo Ate Santuen irekieren egunak eta lekuak:
- Azpeitia-Loiolan: urtarrilak 26, igandea, 13:00etan.
- Martuteneko espetxea: otsailak 2, igandea, 10:45etan
Asteburuko ospakizunen baitan ezin ahaztu San Sebastian eguna. Azpeitia eta Donostian danbor hotsez jantzitako doinuak nagusituko dira 24 ordutan zehar; Danborrada ospatuko dute.
Datorren astelehenean, San Sebastian Eguna, goizeko 10:30etan, Fernando Prado Ayuso gotzaina buru izango den meza ospatuko da Donostiako Koruko Andre Maria basilikan.
Noski, gonbidatua zaude bi ekitaldietara; Arantzazura zein Donostiara.