Blog

Gazteen Jubileua (izen-ematea)

Gazteen Jubileua (izen-ematea)

Aurtengo Jubileu Urtearen leloa “Itxaropenean erromes” da, eta mundu guztiarentzat itxaropen urtea izaten ari da. Gazteei, uztaileko azken astean, eta abuztu hasieran, Erroman biltzeko deia luzatu zaie Hona gure proposamena:

Datak

Uztailaren 25etik abuztuaren 4ra

Plana

Erromesaldia eta bizikidetza Erromako jubileuaren egunak iritsi aurretik; bi egun Turinen eta beste bi Asisen.

Turinen San Juan Boscok gazteekin egin zuen lana ezagutzeko aukera izango dugu. Cottolengoko ama-etxea bisitatuko dugu (San Giuseppe Benedetto Cottolengok sortutako desgaitasun psikiko eta fisikoak dituzten pertsonak hartzen dituen erakundea). Maindire Santua ikusiko dugu eta Pier Giorgio Frassati dohatsuaren hilobiaren aurrean otoitz egingo dugu; gazte hau, datorren abuztuaren 3an kanonizatuko dutena eta “Bizi, ez ibili tirriki-tarraka!” esaldia zuen bizi-ardatz.

Asisen, historia aldatu zuten bi santu gertutik ezagutuko ditugu: San Frantzisko eta Santa Klara. Carlo Acutis dohatsuaren hilobia ere bisitatuko dugu, datorren apirilean kanonizatuko dutena. Berak “beti Jesusekin bat eginda egotera” gonbidatzen gaitu, “originalak” izateko eta ez “fotokopiak”.

Erroman, uztailaren 30ean, bost egun igaroko ditugu mundu osoko gazteekin, Jubileu Urtearen grazia bizi, eta Jainkoarekin dugun harremana berritzeko. Jubileuaren ekitaldietan parte hartuko dugu, Erroma hiria ezagutuko dugu, eta munduko gazte ezberdinak ezagutuko ditugu; elkarlanean. Tor Vergatan, Frantzisko Aita Santuarekin gazte bijilia bat eginez amaituko da ekimena.

Autobusez bidaiatuko dugu. Hona ibilbidea (gutxi gorabehera):

  • ERROMARANTZ: Donostia – Montpellier (zehazteke) – Turin (2 egun) – Asis (2 egun) – Erroma (5 egun)
  • ITZULERA: Erroma – Donostia

Adina

– Jubileura joateko gutxieneko adina: 16 urtetik aurrera (2009an jaiotakoak). Erakundeak ez du salbuespenik egingo 2010an jaiotakoekin.

– Parte hartzeko gehieneko adina: 35 urtera arte (1990ean jaiotakoak). Adin hori gainditu daiteke begiraleak badira.

Prezioa

640€. Barne hartzen ditu: garraioa, asegurua, ostatuak Frantzian, Turinen, Asisen eta Erroman. Lehen bi egunetako bazkariak eta afariak izan ezik, libre.

Ordainketa

1) Ordainketa bakarra: 640€, martxoaren 31 baino lehen

2) Bi epetan:

– Lehen ordainketa: 210€, martxoaren 31ra arte

– Bigarren ordainketa: 430€, maiatzaren 20ra arte

Izen-ematea

1) Datuak betetzeko: https://forms.office.com/e/emDHb25Jhy

2) Kontuan ordainketa egiterakoan, Erroma + gaztearen izen-abizenak adierazi: ES49 2095-5001-07-1064343915

3) Bidali ordainagiria gazteak@elizagipuzkoa.org helbidera.

4) Adin txikikoa bazara, bidali gurasoek sinatutako baimena, eta baita atzerrira bidaiatzeko poliziaren baimena ere.

 

Aurrerago, antolakuntza, bidaiaren antolaketari buruzko xehetasun gehiagoren berri emateko, izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko da.