Helduen katekumenotza topaketa
Joan den larunbatean, martxoak 8, elizbarrutiko seminarioan, Pazko Bijilian, kristau-sartze osoa (bataioa, sendotza eta jaunartzea) jasoko duten pertsona helduen topaketa ospatu zen. Horietaz gain, Mendekoste egunean sendotzaren sakramentua jasoko duten pertsonak ere parte hartu zuten.
Pertsona heldu eta katekista-laguntzaileen artean, guztira, 50 emakume eta gizon baino gehiago bildu ziren bertan.
Topaketa, 10:00etan hasi zen, eta ongietorriaren ondoren, Patxi Aizpitarte apaizak hitz batzuk zuzendu zizkien “Nola izan kristau gaur egun?” galderaren inguruan; kristau bizitzaren funtsezko nondik norakoak azaldu zituen. Ondoren, Onditz Permisan, Donostiako laikoak, bere fede-testigantza partekatu zuen.
Atsedenaldiaren ostean, sakramentuen inguruan lanean eta sakontzen jarraitzeko, batzarra, bi taldetan banatu zen.
12:30ean, topaketako parte-hartzaileak, kaperan elkartu ziren, on Mikel Arangurenek, Bikario Nagusia, gidatu zuen ospakizuna partekatzeko. Ekitaldian zehar, bataioa jasoko dutenentzat, Aukeratzearen ohikunea ospatu zen, eta, aldiz, Kredoa ematea, sendotza ospatuko dutenentzat.
Katekumenotza topaketaren osteko pausoak:
– Pazko Bijilian (apirilak 19), 14 lagunek jasoko dute bataioa, sendotza eta jaunartzea.
– Mendekoste egunean (ekainak 8), 90 pertsona inguruk jasoko dute sendotza.