Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

“Itxaropenean erromes” Jubileu Ibilaldia (ekainak 19-22)

Aurten, Donostiako Elizbarrutiak pozez ospatzen du jubileu bikoitza: mundu mailako Jubileua, eta gure Elizbarrutiaren 75. urteurrena. Kristau-elkarte bezala gure fedea eta konpromisoa berritzeko une aproposa da.

Erretiroa: “Harengan gure itxaropena”

Katekisten erretiroa: “Itxaropen erromes”

Katekesi Ordezkaritzak katekistentzako garizuma erretiroan parte hartzea gonbidatzen zaituzte. Martxoaren 21 ostiralean 18:30an hasi eta larunbatean, martxoaren 22 17:30etan amaituko da. Loiolako Gogartetxean izango da eta Iñaki Abaunz Diakonoa eta Arantxa Agirre laikoak zuzenduko dute.

Elizbarrutiko Misioen 2025eko kanpaina: “Misioa: konpromisoa eta itxaropena”

Donostiako Elizbarrutia, beste euskal elizbarrutiekin batera, gogotsu dago 2025eko Elizbarrutiko Misioen igande honetan, martxoak 16, elkarrekin bizitzeko. Aurten, “Misioa: konpromisoa eta itxaropena” goiburupean, Elizak, misiolari bokazioaren zentzu sakona berraurkitzera eta gure fedeari darion itxaropena sendotzera gonbidatzen gaitu.

Ramadan 2025 (EEE) dela eta, anaiarteko mezua Musulmanen elkarteei

Ramadan 2025 dela eta, Konfesioen arteko Harremanetarako eta Erlijioen arteko Elkarrizketarako Gotzain Azpibatzordeko presidenteak, Ramon Valdivia Gimenez monsinorea, eta Rafael Vázquez Jiménez idazkaritzako zuzendariak, Espainiako Musulmanen elkarteentzako Anaiarteko Mezua bultzatu dute.

Esmalteen Gurutze-bide baten erakusketa Junkaleko Santa Marian, Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko

Junkaleko Andre Maria parrokiak (Irun) Limogeseko esmalteen bilduma erakusten duen erakusketa inauguratu zuen ostiralean, martxoak 7. Gurutze-bideko egonaldiak irudikatzen dituzten pintatutako esmaltearen teknika zehatzarekin egindako 14 piezak, XIX. mendearen erdialdekoak dira.

Donostiako Elizbarrutiak, otoitz eta gogoeta ekintzekin, Garizumari hasiera emango dio

Donostiako Elizbarrutian, Garizuma garaiari hasiera eman zaio, Gipuzkoa osoan otoitzak, barne bilketak eta Pazkorako prestakuntza espiritualen ospakizunekin. Parrokiek liturgia-ekitaldiak antolatuko dituzte, kristau-elkarteari, garai hau sakontasunez eta fedez bizitzeko gonbitea eginez.

Helduen katekumenotza topaketa

Joan den larunbatean, martxoak 8, elizbarrutiko seminarioan, Pazko Bijilian, kristau-sartze osoa (bataioa, sendotza eta jaunartzea) jasoko duten pertsona helduen topaketa ospatu zen. Horietaz gain, Mendekoste egunean sendotzaren sakramentua jasoko duten pertsonak ere parte hartu zuten.

Laikoentzako Erretiro Espirituala (martxoak 22)

“Jainkoaren maitasuna, gure itxaropenaren oinarria” da Donostiako Elizbarrutiko Laikoentzako Gotzainen Ordezkaritzak antolatzen duen Laikoentzako hurrengo Erretiro Espiritualaren izenburua.