Xabierrerako erromesaldia
Elizbarruti ezberdinetako erromesek bat egin zuten iragan asteburuan, urtetik urtera, batasunean, gero eta pertsona gehiago batzen dituen hitzorduan. Fedea familian bizitzera bultzatzen duen tradizioa da, izan ere, pertsona helduak, familiak, gazteak, erlijiosoak, apaizak… Xabierko (Nafarroa) gaztelurantz joaten baitira, hau da, Xabierko San Frantziskoren sorlekura. Denok, Eliza eta kristau bezala bat-eginik. Joan den larunbatean (martxoak 15), Donostiako Elizbarrutiko 90 erromesek parte hartu zuten Xabieraldian.
Pedro Laskurain Sudupe, San Andreseko (Eibar) parrokoa, eta Donostiako Elizbarrutiko Erromesaldien ordezkariaren hitzetan, “helburua, aberastea da”. Pedrok Gipuzkoatik Xabieraldiaren gainbegiratu historikoa egiten du. “Azkenaldian, gure lurraldeko hainbat tokitatik irteten diren autobus pare bat irteten dira harantz: Donostiatik, Tolosatik, Eibartik, Bergaratik, Beasaindik, Zumarragatik… Mota guztietako jendea hurbiltzen da, Eliza denaren isla”.
Pedrok Nafarroako lurretatik barrena egiten den erromesaldiaren berezitasunak azaltzen ditu. “Autobusak, lehen geldialdia, Xabierretik 20 bat kilometrora egiten du. Hortik abiatuta, pertsona batzuek, erromes gehiagorekin batera, azken ibilbidea egiten dute”. Besteak, Leirera hurbildu eta monasterioa bisitatzen dute. Eliza bisitatu, Angelusa errezatu, eta bazkaldu ondoren, Zangozarantz abiatzen dira Gurutze-bidean parte hartzeko.
Gurutze-bidea egin ezin duten pertsonak, autobusez joaten dira Xabierrera, eta, bertan, erromes guztiek Eukaristian parte hartzen dute.
“Xabieraldira elizbarrutira joaten –dio Pedrok–, hau da, gure Erromesaldien ordezkaritzak antolatuta, 15 urte daramatzagu gutxi gorabehera. Lehen, duela urte askotatik, Gipuzkoako erromesak joaten ziren, jada. Parrokiek, erlijiosoek… autobusak antolatzen zituzten erromesaldian parte hartzeko. A, eta gogoratu behar da, gaur egun, gure Gazte-Bokazio Pastoraltzak, gazteekin, erromesaldi bat ere egiten duela lehen Xabieraldian”.
Pedrorentzat, Xabieraldia gertaera berezia da. “Erromesaldiak oso modu garrantzitsua dira ebanjelizaziorako; jendea mobilizatzen da… Gure bizitzaren zentzua, pixka bat ezagutzen erakusten digute. Izan ere, Jainkoaren seme-alabak bezala goaz gure etxerantz, hau da, zerura. Bizitzaren zentzu hori ezagutzeko, eta gure errutinatik, gure ingurutik, pixka bat irteteko modu bat da, giro lasai eta atsegin batean. Gure fedea bizitzea eta aberastea”.
Pedrok ez du zalantzarik Xabieraldietan familia giro ederra sumatzen dela. “Erromesaldi honetan mota guztietako jendeak –helduak, gazteak… – gozatzen du egunaz. Ibilaldian parte hartzeaz gain, Gurutze-bidean irteteko, konfesatzeko, Eukaristia parte hartzeko… aukera dago. Denak bat eginda Xabierko gazteluaren zabalgunea bezalako leku zoragarri batean. Erromesaldi erakargarria da oso”.
Garizumarekin ere bat egiten du Xabieraldiak; beste une erakargarri bat da. “Pazkora prestatzen joateko erromesaldia da, eta aurten, gainera, Jubileu urtea izanik, Jubileua lortzeko aukera dugu”.
Xabierko San Frantzisko
Pedrok santu nafarraren irudia nabarmentzen du. “Donostiako Elizbarrutiko gure elizarentzat, Xabierko San Frantziskoren irudia, oso garrantzitsua da. Bai, berak, eta bai Loiolako San Inaziok, gure patroiak, oso mezu garrantzitsua eskaintzen digute, oso gaurkotua, eta indarrik galdu ez duena. Jesukristo batu gaitzakeena dela. Loiolako San Inaziok, eta Xabierko San Frantziskok, familien, herrien… arteko gatazkak eta borroka-egoerak ikusi zituzten. Eta zerk elkartu zituen? Jesukristorenganako fedeak. Azkenean hori da Elizatik ere lortu nahi duguna; ebanjelizatu, Jesukristo gurekin eraman, eta bat egin. Herriak batu, pertsonak batu… eta mota guztietako oztopoak hautsi”.
Antolatzen diren erromesaldi guztiak norabide batean egiten direla adierazten du Pedrok: “Gure fede-bizitzan, kristau gisa, Jainkoaren seme-alaba gisa, haztea”. Eta zer balio zabaldu nahi dira? “Fedea. Balore espirituala. Elizak ebanjelizatu egin behar du –azpimarratzen du Pedrok –, eta pertsonen, komunitateen eta herrien fedea indartu nahi dugu”.
Pedrok ez ditu beste balio garrantzitsu batzuk ahazten, hala nola sakrifizioa, laguntasuna… helburua, familia bat osatzea baita. “Elizbarrutitik, baita Elizatik ere, balore guztiak zabaldu nahi ditugu. Familia gizatiarra gara, baina baita familia espirituala ere, eta Xabieraldia bezalako erromesaldi batek hori guztia helarazten laguntzen digu”.