Blog

Artzain Ona katedralak Frantzisko Aita Santuaren omenezko otoitz-idatzia jarri du

Artzain Ona katedralak Frantzisko Aita Santuaren omenezko otoitz-idatzia jarri du

Donostiako Elizbarrutiak otoitz-idatzia prestatu du Artzain Ona katedralean, nahi duten fededun guztiek Frantzisko Aita Santuari agur esan diezaioten; otoitz eginez, kandela bat piztuz, edo dolumin liburuan idatzi bat eskainiz.

Bilgune hau zabalik egongo da Aita Santuaren hiletak amaitu arte. Elizbarrutiko kristau-elkartea otoitz eta esker onez batzeko aukera da Frantziskoen aitasantutzagatik, bere pastoral eta testigantza ebanjelikoak arrasto sakona utzi baitu Elizan, eta munduan.

Otoitz-idatzia tenpluko leku esanguratsu batean dago, eta isiltasunera, oroitzapenera eta itxaropenera gonbidatzen gaitu. Fededunek piztutako kandelek eta idatzitako mezuek, dolu une hauetan batzen gaituen maitasun, esker on eta fede partekatuaren testigantza erakusten dute.

Elizbarrutitik, donostiar eta bisitari guztiei Katedralera hurbiltzeko gonbita luzatzen zaie, Pedroren ondorengoa omentzeko, eta Eliza unibertsalarekin bat eginez.

Aita Santua, hartu atseden bakean.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira