Blog

Kontseilu presbiteralaren bilera

Kontseilu presbiteralaren bilera

On Fernando gotzaina buru dela, Batzorde Presbiteralak bilera egin zuen atzo, osteguna, hainbat ekimen bultzatzeko. Zehatz-mehatz, Elizbarrutiko klerori buruzko gaiak landu ziren, bai eta beste pastoral gai batzuk ere. Gure elizbarrutiko kleroaren txostena aurkeztu zen eta hileta eta funeralekin lotutako gaiak tratatu ziren taldeka eta baliogarriak diren kriterioak aurkeztu ziren bereizmenerako eta aurrera eramateko.

Kontseilu Presbiterala

Kontseilu Prebiteralaren eginkizuna, elizbarrutiko Presbiterioa ordezkatzen duen eta Gotzaina Elizbarrutiko gobernuan laguntzeko eta aholkatzeko eginkizuna duen, apaiz talde bezala jardutea da.

Kontseilu honek, zuzenbide orokorraren arauen eta Gotzainen Biltzarrak emandakoen arabera jarduten du, bere eskumenak, Elizbarrutiko gobernurako eta administraziorako garrantzizkoenak diren gaiak lantzea da, guztia, Jaungoikoaren herriaren pastoral ongia betetzeko.

Gainera, Kontseilu Prebiteralak, Elizbarrutiko Pastoral Egitaraua aztertu eta berrikusten du, eta Lurraldekako Kontzilioetan, zein Elizbarrutietako Sinodoetan parte hartzera deitua izan daiteke.