Blog

Erromesaldia Lourdesera

Erromesaldia Lourdesera

Egun gutxi geratzen dira urteko hitzordu garrantzitsuetako bat ospatzeko: Elizbarrutiko Lourdeseko erromesaldia (maiatzaren 30etik, ekainaren 1era). “Itxaropenean erromes” lelopean, aurten 70 urte beteko dira ekimena martxan jarri zenetik.

Asteburu oso berezi bat bizitzeko asmoz, ostiralean, maiatzak 30, zazpi autobus, eta auto partikular ugaritan, 400 bat pertsona Lourdesera abiatuko dira Lourdeserantz.

 

 

Gogo eta itxaropen handiz, Pertsona Migratuen Pastoraltzak bat egingo du ekainaren 1ean, igandea, erromesaldiarekin.

Aukera berezia gure fedea indartzeko, esperientziak partekatu, eta kristau-giroan itxaropena aurkitzeko. Pertsonen Migratuen Pastoraltzarako erromesaldia, ekainaren 1ean, igandea, abiatuko da zortzi autobusetan, Gipuzkoako toki ezberdinetatik: Azkoitia, Zumaia, Tolosa, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Hondarribia…

Igandeko egitaraua:

  • 12:30ean, Iñaki Benito apaiza buru dela, migratzaileekin, erromesen meza ospatuko da Arrosarioko Andre Mariaren basilikan.
  • 15:00etan, Gurutze-bidea ospatuko da mendian; gogoeta eta otoitz une bat naturaren baitan.

Lourdeseko erromesaldia, fede eta itxaropen esperientzia, guztiok batera gozatzeko!