Ibilaldia Jubileu-Elizetatik barrena, martxan!
Bihar hasi da Ibilaldia Jubileu-Eleizetatik barrena. Hau da, Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren baitan antolatutako ekimena.
Mendiko botak janztearen atarian, hona ibilaldi bakoitzaren nondik norakoa:
- Etapa (Arantzazu – Zumarraga): ekainak 19
Arantzazun emango zaio hasiera Jubileu Elizetatik barrena egingo den ibilaldiari.
- Izen emandakoak, 09:10etarako Arantzazun egon beharko dute.
- 09:15etan ongi etorria; otoitz bat errezatuko da kriptan. Ondoren, Mikel Aranguren bikario nagusiak martxari hasiera emango dio.
- Hamaiketakoa egiteko, bidean gelditxo bat egingo dute parte hartzaileek; taldeak bat egiteko, atsedena hartzeko, gogoeta egiteko…
- Ibiltariak, Brinkolara (Legazpia) 14:00ak aldera iritsiko dira. Bertan bazkalduko dute, eta inguruko herrietako herritarrak bertara hurbildu dira, azken kilometroak taldearekin batera egiteko asmoz.
- Zumarragako Andre Maria Zeruratzearen parrokian, 17:00ak aldera amaituko da lehen etapa.
- 19:00etan meza ospatuko da.
- Etapa (Zumarraga – Loiola): ekainak 20
Zumarragako parrokiaren aurrean, 08:00etan elkartuko dira ibilaldiko partaideak, eta bertatik hasiko da bigarren etapa. Handik, Antiguako baselizara joango dira.
- Loiolara (Azpeitia) 14:00ak aldera iritsiko da taldea.
- Bertan, Jesuitek harrera egingo diete eta Ate Santua igaroko dute parte hartzaileek.
- Loiolan bertan elkarrekin bazkalduko dute.
- 15:30etan, herritarrekin batera, azken metroak, Azpeitiako parrokiaraino egingo dituzte.
- Arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da.
- Etapa (Loiola – Zarautz): ekainak 21
Lau etapetan, hau izango da luzeena (24 km). Goizeko 8:00etan herriko parrokia aurrean otoitza egin, eta Zarautzera abiatuko dira ibiltariak.
- Iraetan (Zestoa), hamaiketakoa egingo dute parte hartzaileek, eta Oikia (Zumaia) bazkalduko dute (14:00ak aldera).
- Santa Barbara ermitatik pasako ondoren, Zarautza iritsiko dira.
- Arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da.
- Etapa (Zarautz – Donostia): ekainak 22
Goizeko 08:00etan herriko parrokian elkartu, eta otoitza egin ondoren ekingo diote azken ibilaldiari.
- Orioko San Martin ermitan egingo dute hamaiketakoa.
- Igeldon, bazkaria (14:00ak aldera).
- Donostiarantz (15:00ak aldera).
- 15:45ak inguruan Ondarretako Ezeiza hotelaren ondoan, Donostiako parrokia ezberdinetako lagunek bat egingo dute ibilaldiaren azken kilometroak elkarrekin egiteko asmoz.
-
Parte hartzaileek Artzain Ona katedraleko Ate Santua igaroko dute, eta on Fernando Prado Ayuso gotzaina buru dela, meza santua ospatuko da 17:00tan.
Oharra. Inork, etapa osoak ezin baditu egin, baina ibilaldia igaroko den herriren batean parte hartu nahiko balu, bazkari bakoitzaren ondoren, taldera hurbildu, eta azken metroak taldearekin egiteko aukera izango du.