Corpus
Gaur, gure Jubileu Urte Bikoitzaren barruan, Elizak Corpus Egunaren Solemnitatea ospatzen du, jai honetan Kristok Eukaristian bizirik eta gertu dagoela pozarren adierazten dugu.
Aurten, ospakizunak karitate zehatzaren kutsu berezia du Donostiako Elizbarrutiko Caritasek aurkeztu duen keinuaren eskutik:
Karitate keinua elizbarrutiko Jubileu Urtean
Donostiako Elizbarrutiko Caritasek, Jubileu Urtearen baitan Elizbarrutiko Karitate Keinua aurkeztu berri du, etxebizitza duina izateko, eta erroldatzeko eskubidean oinarrituta:
- 🏚 2024an artatutako 10 pertsonatik 6k ez zuten etxebizitza egokirik.
- Ia %30ak dokumentu hauskortasuna zuen erroldan (erroldarik, bere bizilekua ez den beste etxe bat, edota gizarte-erroldarik gabe).
- Erroldarik ez izateak bidea ixten die oinarrizko eskubideei, hala nola osasunari, hezkuntzari eta gizarte-prestazioei.
Errealitate hau ikusarazteko, Caritasek Aminaren ibilbidea azaltzen du; erroldatu ezin izanaren ondorioak bizi izan dituen emakumea.
➡ Irakurri bere testigantza eta nola eralda dezakegun egoera hau: https://www.caritasgipuzkoa.org/es/vivienda-cambiar-futuro
On Fernando Prado gotzainak Caritasen egitasmoak ezagutu ditu
Azken hilabeteetan, Fernando Prado monsinoreak Donostiako Elizbarrutiko Caritasen proiektu guztiak bisitatu ditu, artatutako pertsonei entzun eta beraiekin egonaz; baita, haiekin batera aritzen diren boluntarioekin ere.
Kristoren Gorputz eta Odol Santuaren jaiak fedea berritu gaitzala, eta justizia eta elkartasun keinu bakoitzean Jainkoaren errukia ikusgarri egitera bultza gaitzala.