Blog

“Laudato Si” 10 urte (Iruña eta Tuterako Elizbarrutiak egindako bideoak)

“Laudato Si” 10 urte (Iruña eta Tuterako Elizbarrutiak egindako bideoak)

Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Ekologia Integraleko Ordezkaritzak bi bideo kaleratu ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, Laudato si entziklikaren hamargarren urteurrena dala-eta “.

Ikus-entzunezko pieza hauek Frantzisko aita santuak sorkuntzaren zaintzari buruz emandako mezua gogoratu eta eguneratu nahi dute, naturarekiko errespetua eta pertsona zaurgarrienekiko justizia irekiko dituen konbertsio ekologikoa bizitzera animatuz.

Hizkera hurbila eta tonu itxaropentsua erabiliz, bideoek etxe komunaren edertasuna ikusi eta fedearen ikuspegitik bere zaintzan konprometitzera gonbidatzen gaituzte.