Otoitzerako eta baraurako deia
Gaur ostirala, abuztuak 22, Andre Maria Birjina Erreginaren egunean, Leon XIV.a Aita Santuak otoitzerako eta baraurako deia egin du bakearen alde. Donostiako elizbarrutiko kristauok bat egin dezagula deialdi honekin.
Leon XIV.a Aita Santuaren hitzak
Leon XIV.a Aita Santuak, fededun guztiei eskatzen die abuztuaren 22a, Erregina den Andre Maria Santuaren oroimen liturgikoa ospatu dezaten:
“Barau eta otoitz eguna, Jaunari otoitz eginez bakea eta justizia eskatuz, eta gatazka armatuen ondorioz sufritzen ari direnen malkoak lehortu ditzan”.
Mariaren inguruan zera eransten du Aita Santuak:
“Bera, fededunen Ama da, hemen, lurrean, eta Bakearen Erregina ere bada, gure lurra Lur Santuan, Ukrainan, eta munduko beste eskualde askotako gerrek zaurituta jarraitzen duten bitartean”.