23 iraila, 2025
|
Parrokiak
Soraluzek kanpaien gaueko joaldia mantentzen du
Soraluzeko parrokiak uko egin zion udalak gauean kanpaiak isilarazteko eskariari. Erabakia eliztar gehienen jarrera ezagutu ondoren hartu zen, proposamenarekin ados ez zeudela adierazi baitzuten.
Parrokiako arduradunek azaldu dutenez, jarrera hau argi geratu zen joan dan igandeko mezan egindako eztabaida ireki batean. Bertan, gaia elkarrekin jorratu zan eta kanpaien gaueko joerari eustea erabaki zen.