Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren 75. urteurrena
Donostian, Urgull mendira begiratuz gero, hiria bedeinkatzen duen irudia ikusiko duzu. Jesusen Bihotz Sakratua da, eta bere historia, aspaldidanik dago gipuzkoarren oroimen zein bihotzetan bizi-bizirik.
Jesuiten eskutik gure lurraldean zabaldu zen Jesusen Bihotzarekiko debozio bizi-biziaren eskutik, monumentua eraikitzeko asmoa, 20. hamarkadan indar hartzen joan zen, Gerra Zibila baino hamarkada bat lehenago.
1928an, Zacarias gotzainak, Gipuzkoa osoa animatu zuen, “zuen fedea, eta jaierarekiko duina den monumentu bat” Urgullen eraikitzea, “zuen ondorengoengana igaroko dena”.
Proiektu herrikoia izan zen: parrokiek, kofradiek, langileek, familiek… Gipuzkoa osoak, dirua eta ahalegina jarri zuen fede eta bake ikur bat eraikitzeko.
Gero gerra heldu zen, eta erregimenak bereganatu nahi izan zuen… baina monumentuaren batzorde berak, geldiarazi egin zuen.
Ez zen erregimenaren sinbologiarik onartu, eta 1950eko inaugurazioan, meza, otoitza eta Aita Santuaren mezua izan ziren protagonista bakar-bakarrak, Francok, urte haietan inauguratzen zituen eraikin eta proiektu asko ez bezala.
Jesusen Bihotza, gipuzkoarren bizitzaren lekuko izan da, eta izaten jarraituko du, hamarkadaz hamarkada.
Ez da monumentu bat soil-soilik, aringarri bila zebilen herri baten erantzuna baizik, eta bere fede sakonetik, adiskidetze eta itxaropen bila jarraitzen du.