24 azaroa, 2025
|
Gaurkotasuna, Gazte-Bokazio Pastoraltza
Inaziotar Gogojardunak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat
Inaziotar Gogojardun Espiritualak, 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, bidean geldialdi bat egiteko eta otoitzari, isiltasunari eta Jainkoaren Hitza entzuteari egun batzuk eskaintzeko aukera dira. Jesus Echeverz apaiz nafar eta Iruñeko seminarioko errektoreak gidatuko ditu. Abenduaren 5eko afariarekin hasi eta abenduaren 8ko bazkariarekin amaituko dute, Azpeitiko Loiolako Jesus-Maria etxean. Prezioa 198 €-koa da.
Egun batzuetan Jaunaren aurrean jarri eta argiztatu zaitzan aukera duzu.
Bete formulario hau izena emateko: https://forms.cloud.microsoft/e/B4bY6bYN6m
Informazio gehiagorako: gazteak@elizagipuzkoa.org