Blog

Espetxe Pastoraltza: EGUBERRIETAKO KANPAINA (2025)

Espetxe Pastoraltza: EGUBERRIETAKO KANPAINA (2025)

Urtero bezala, abenduaren atarian, Eguberritako kanpaina antolatu du Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak. Aurten “ITXAROPENETIK ASKATASUNERANTZ ELKARREKIN” goiburupean.

Askatasuna galdutako gizon eta emakumeei elkartasuna adierazteko deia egiten dio aurtengo kanpainak kristau-elkarte osoari, kontuan izanik preso hauek gizarteko bizikidetzatik baztertuta egon arren, gizarteko kide direla, eta, horietariko asko, baita kristau-elkarteetakoak ere.

Hona Martuteneko espetxeko (Donostia) presoek gehien behar dituzten premien zerrenda:

 

– Barruko arropa berria (Gizona: kamisetak eta galtzontzilloak / neurriak: S, M eta L).

– Txandal galtzak, kamisetak eta kirol-jertseak (Gizona; neurriak: S, M eta L).

– Bainu-txankletak (neurriak: 39tik 46ra).

– Kirol oinetakoak (Gizona: 39tik 46ra / Emakumea: 37tik 40ra).

– Turroi biguna.

– Tabako gorria eta metxeroak.

– Seiluak (“A” motatakoak), gutunazalak eta boligrafoak.

– Azazkal-mozteko txikiak.

 

Produktuak ondorengo leku honetara eraman behar dira: Donostiako Loiola auzoko, Jesusen Bihotza parrokia (Eliza kalea, 8).

Bilketa abenduaren 12tik 18ra (14a izan ezik) egingo da. Ordutegia:

– Goiza: 11:00etatik 13:00etara.

– Arratsaldea: 16:30etatik 19:30era.

Informazio gehiago: espetxepastoraltza@elizagipuzkoa.org (Karmele)

ESKERRIK ASKO BERAIETAZ GOGORATZEAGATIK

Kartela

Eukaristietan irakurtzeko gogoeta