Blog

Gabonetan ez zaitez ahaztu Herriei laguntzeko Elkartasun Keinuaz

Gabonetan ez zaitez ahaztu Herriei laguntzeko Elkartasun Keinuaz

Iragan Garizuman, Donostiako Elizbarrutiak, 2025eko Jubileua, eta gure elizbarrutian ospatzen ari den 75. urteurrenarekin bat eginez, gure elizbarrutiko Aita Santuaren Misio Ekintzak, Herriekiko Elkartasun Keinua jarri zuen martxan.

Keinu Solidarioaren bi errealitate zehatzak ekarri nahi dizkizugu gogora:

– Babahoyoko elizbarrutian (Ekuador) indarkeriaren biktima diren emakumeentzako Harrera Zentroa hobetzea.

– Kabugondo eta Nyabinyenga (Ruanda) parrokietan, elizak eraikitzea.

Jarraian, Keinu Solidarioaren xehetasunei buruzko informazioa topatuko duzu, hau da, gure misiolarien parte hartze ekintzailearekin batera, Itxaropena eta Anaitasuna ereiten ari diren ze lekuetara bideratzen ari den laguntza.

Emakumeentzako Harrera Zentroa

Proiektu honek, 15.000 euroko laguntza jaso du.

Ekuador da Latinoamerikan indarkeriazko heriotza gehien pairatzen ari den aberria, eta Los Rios herrialdea da heriotza eta feminizidio tasa handiena dituena. Baina itxaropenak zutik dirau.

Herriekiko Elkartasunezko Elizbarrutiko Keinuari esker (Jubileua 2025), Los Rios herrialdean talde egonkor bat finkatu ahal izan da, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eta euren seme-alabei arreta emateko; legezko defentsa zerbitzua garatu behar den arren, xede honi begira laguntza deia egin genuen.

Egoitzak oso harrera ona izan du herritarren artean, eta, duela gutxi, Babahoyoko Eskubideen Udal Kontseiluaren eskutik, Aintzatespen bat jaso du, “giza eskubideak zabaltzeko, sustatzeko eta bermatzeko ekintzetan duen parte hartze, konpromiso eta ekarpen etengabeagatik”.

Elizak eraikitzea

Proiektu honek, 30.000 euroko laguntza jaso du.

2025eko Jubileu urte honetan, Kabgayiko (Ruanda) eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko harremana indartu da Kabgayiko Elizbarrutiko bi elizen proiektua amaitzeko emaniko diru-laguntzari esker.

Nyabinyenga eta Kabugondoko elizak amaitzeko lanak pausoz pauso doaz komunitateak otoitz egiteko leku eder eta funtzional bat izateko helburuarekin. Hainbat lan garrantzitsu amaitu dira dagoeneko: barruko zoladura, katedraleko beirateak jartzea, eserlekuak jartzea, eta ateak eta leihoak margotzea.

Hala ere, oraindik hainbat lan daude egiteko: instalazio elektrikoa, euri-urak biltzeko zisternak, komunak, kanpoko egokitzapen,a eta liturgia-tresnak erostea.

Aita Santuaren Misio Ekintzak, eta Donostiako Elizbarrutiko Misioen ordezkaritzak esker beroenak luzatu nahi die “egitasmoei laguntza luzatu duten emaile guztiei; euren eskuzabaltasuna eta konpromisoa funtsezkoak izan dira kristau-elkarte horien bizitza hobetzen duten bi lan hauek aurrera atera ahal izateko”.

Egin dohaintza

Zure ekarpena guztia da behar duen jendearentzat! Abenduaren 31ra arte indarrean jarraitzen du ekarpen ekonomikoak egiteko aukerak.

Dohaintza egiteko ondorengo bideak daude; elkartekide diren edozein banketxetan, gure bulegoetan, edo Bizum bidez.

Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, Misioak eta Lankidetza erakundera egiten diren dohaintzak, desgrabatu ahal izango dira.

Aukeratu zuretzat egokiena den modua:

Egin zaitez bazkide

Bazkide egiten bazara, jende gehiagori lagunduko diozu aurrera ateratzen eta bizitza duina izaten. Zure laguntza funtsezkoa da pobrezia desagerrarazteko. MISSIO Misioen eta Lankidetza Zerbitzuari egiten zaizkion dohainek zergak arintzeko balio dute, indarreko legedian xedatutakoarekin bat.

Descarga los materiales: