Mariaren Bihotza abesbatzak musikaz eta elkartasunez bete ditu Donostiako elizak
Mariaren Bihotza abesbatzak, Artzain Onaren Katedraleko abesbatzak, garrantzi bereziko bi kontzertu eman zituen joan den astean Alain Ayerdi maisuak zuzenduta. Bi emanaldiek erantzun bikaina izan zuten.
Lehenengo kontzertua, Gipuzkoako Caritasen aldeko Kontzertu Solidarioa, joan den ostegunean, abenduak 18, ospatu zen San Inazio parrokian (Gros auzoa).
Ekitaldian, ohikoa den bezala, Donostiako Udal Txistulari Bandak ere parte hartu zuen. Abesbatzak eta txistulariek Gabonetako euskal kanten errepertorio zabala kantatu eta jo zuten. Ahots zurien abesbatza txiki batek ere parte hartu zuen emanaldian, gauari tonu bereziki hunkigarria emanez.

Bigarren kontzertua Artzain Onaren Katedralean ospatu zen, eta Mariaren Bihotza abesbatzak, Camille de Saint-Saëns-en Gabonetako Oratorioa, Op. 12, kantatu zuen.
Doakoa eta kalitate artistiko handiko kontzertuan, abesbatzako hirurogei abeslarik parte hartu zuten. Bertan izan ziren, Ana Otxoa (sopranoa), Marifé Nogales (mezzosopranoa), Ainhoa Zubillaga (altua), Imanol Laura (tenorra) eta Juan Laboreria (baritonoa); Arkaitz Mendozak organoa jo zuen.
Bi kontzertuetan elizak jendez erabat bete izanak, elizbarrutiko bizitzan, musika sakroak duen balio pastoral, kultural eta solidarioa berresten du.