Blog

Jaiotzaren historia eta esanahia: Santiago Reyes jaiotza-zalearekin izandako elkarrizketa

Jaiotzaren historia eta esanahia: Santiago Reyes jaiotza-zalearekin izandako elkarrizketa

Gipuzkoako El Espejo de COPE irratsaioak, tarte bat eskaini dio gaur gure Gabonetako ohitura errotuenetako bati: jaiotzak egitea. Hau da, arte eta artisautza gisa ez ezik, fede-hizkuntza eta edertasunaren bidezko ebanjelizazio-bide gisa ere ulertua.

Elkarrizketan zehar, Ivan Benkok, Santiago Reyesekin hitz egin du. Gai historiko-erlijiosoko idazlea da Santiago, eta, oraingo honetan, artisau jaiotza-egile bezala izan da gonbidatua.

Apaingarrietatik haratago doan jaiotza

Elkarrizketan zehar, jaiotza ez dela, soil-soilik, irudien eta paisaiaren antolaketa estetiko bat azpimarratu da; sakontasun espiritualeko irudikapen bat baizik. Bere kabuz, Gizakundearen misterioa erraz kontatzeko gai dena, eta ikuslea, Gabonetako mezu-kristauaren bihotzaren aurrean kokatzeko gai dena.

Sustrai historikoak eta guztiontzako mezua

Elkarrizketan zehar, Jaiotza irudikatzeko ohituraren jatorri historikoa ere aztertu da, baita sustraietan eta denboran zehar izan duen garapenean arreta jarriz. Sekularizazioak markatutako testuinguru sozial batean, zera nabarmendu da, jaiotzak, fededun ez direnei ere hitz egin diezaiokeela: eszenaren edertasuna, sinboloa eta gizatasuna zubi bihur daitezke, galdera sakonak pizteko, eta topaketarako bideak irekitzeko.

Esperientzia pertsonala eta ikusmen-katekesia

Maila pertsonalenean, Santiago Reyesek jaiotza-zaletasunarekin duen lotura. Era berean, muntaiaren espiritualtasuna jorratu da: jaiotza batek eskatzen duen pazientzia, xehetasun luzeak, isiltasun, gogarteeta otoitz garai gisa bizi daiteke, non fedea barrutik ere “eraiki” daitekeen.

Jaiotzaren oraina eta etorkizuna

Irratsaioak, tarte bat eskaini dio aurtengo jaiotzen sorkuntzaren jarduerari; tradizio hori bizirik mantentzen eta gizartearen zerbitzura jartzen dutenen lana baloratzeko gonbidapena eginez.

Elkarrizketa gaur zabaldu da Gipuzkoako ‘El Espejo de COPE’n. COPE Gipuzkoaren eskutik (irratsaio eta podcast formatua) eta Donostiako Elizbarrutiaren bidez ere entzun daiteke.