Blog

Helduentzako sakramentuak

Helduentzako sakramentuak

Helduentzako Sakramentuen ospakizuna Donostiako Artzain Onaren katedralean izango da. Liturgia ospakizunen datak honako hauek dira:

− Otsailak 22, igandea. Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan, 10:00etatik 17:00etara, katekumenoen edo kristau-gaien, eta sendotza prestatzen ari direnen, euren aitajaun edo amabitxiekin batera, eta beraien laguntzaile-katekistekin, jardunaldia ospatuko da.

Bilkura honetan, gotzaina jauna buru izango duen eukaristian, Hautaketa eta Ikurra-Ematearen Erritoa egingo dira. Parte hartu nahi dutenek ondorengo inprimakiaren bidez eman behar dute izena: https://forms.office.com/e/9DymiiFJkj

− Apirilak 4, larunbata. Artzain Onaren katedralean, On Fernando gotzaina buru izango den Pazko Bijilian, kristau-sarbideko sakramentuak banatuko dira (bataioa, sendotza, eta eukaristia).

Ospakizuna prestatzeko, aldez aurretik, bilera bat egingo da katedralean martxoaren 22an, igandea (17:30 – 18:30). Garrantzitsua da aitajaun-amabitxiak ere bileran parte hartzea.

− Maiatzak 24, igandea. Mendekoste egunean, Artzain Onaren katedralean, Fernando gotzainak gidatuko duen Eukaristian, Eukaristia eta/edota Sendotzaren sakramentua emango da.

Ospakizun hau prestatzeko, aldez aurreko bilera bat ospatuko da maiatzaren 17an, igandea, 16:30etik 18:00etara, katedralean bertan.

Maiatzaren 1: Helduen Kristau Sarbiderako Gotzain ordezkaritzan bataio-agiriak aurkezteko azken eguna.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira