Belaunaldien arteko programa: haur eta nagusien arteko zubiak eraikiz
2013-2014 ikasturtean, Samielan (Mutrikuko Elikel eskola), belaunaldien arteko programa jarri zuten martxan, beraien udalerrian belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko eta komunitatearen kohesioa indartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, haurrek eta pertsona nagusiek elkarrekin partekatzen dituzte esperientziak, guztientzat aberasgarriak diren topaguneak sortuz.

Los alumnos de 6º curso de Samiela participan activamente en este programa. Una vez a la semana, en sesiones de una hora, los estudiantes tienen la oportunidad de reunirse con los residentes, construyendo puentes intergeneracionales, fortaleciendo las relaciones y fomentando el conocimiento mutuo.
Samielako 6. mailako ikasleek aktiboki parte hartzen dute programa honetan. Ikasleek astean behin, ordubeteko saioetan, egoiliarrekin elkartzeko aukera dute, belaunaldien arteko zubiak eraikiz, harremanak sendotuz eta elkar ezagutza sustatuz.
Gainera, ikastetxeak programa honekin duen konpromisoa dela eta, urtean zehar, Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat ospakizun partekatzen dituzte beraiekin egiten diren hainbat ekintza bertaratzen: danborrada, Gabonetako ospakizunak, Santa Ageda bezpera, familien eguna eta beste hainbat topaketa berezi.
Ekintza horiek jai-giroan garatzen dira, adin ezberdinen arteko elkartasuna, parte-hartzea eta elkarbizitza sustatuz.
Belaunaldien arteko programak gazteak eta nagusiak elkartzen ditu, lotura afektiboak eta kultur trukea bultzatuz. Elkarreragin horiek elkar ezagutzeko, ikasteko eta errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzeko aukera eskaintzen dute, belaunaldi guztien ongizatea eta segurtasuna indartuz.
Horrek onura indibidualak ez ezik, gizarte osoarentzako onurak ere sortzen ditu.

Programaren helburu nagusietako bat haur eta pertsona nagusien arteko interakzioa bultzatzea da, bi belaunaldien ezagutza, bizipenak eta balioak elkar trukatuz. Haurrek pertsona nagusien jakinduria eta bizi-esperientzia ezagutzen dituzte, eta nagusiek, berriz, haurren energia, sormena eta ikuspegi berriak gertutik bizitzeko aukera dute.
Bestalde, haurrei zahartze prozesuari buruz irakastea ere funtsezkoa dela iruditzen zaigu, betiere elkarrekiko errespetuaren eta ulermenaren ikuspegitik. Jarduera partekatuen bidez, adinarekin lotutako aurreiritziak apurtzen dira, eta pertsona nagusien ekarpena eta gizartean duten garrantzia balioan jartzen dituzte.
Era berean, programa honek Mikel Deuna egoitzako egoiliarren ongizate emozionala hobetzea du xede. Haurren espiritua eta alaitasuna gerturatuz, esperientzia berriak bizitzeko aukera eskaintzen zaie, haien motibazioa, autoestimua eta bizi-kalitatea indartuz. Horrez gain, bakardade egoerak murrizten laguntzen da eta parte-hartze aktiboa sustatzen da.
Belaunaldien arteko programak udalerrian elkartzeko, ikasteko eta elkar zaintzeko espazioa eskaintzen du. Samiela ikastetxeko ikasleen eta Zaharren Egoitzako pertsona nagusien arteko topaketek belaunaldien arteko harremanak funtsezkoak direla erakusten dute, komunitate solidarioagoa, hurbilagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira