Blog

GO! Franciscan Youth Meeting: Europako Gazte Topaketa Asis 2026

GO! Franciscan Youth Meeting: Europako Gazte Topaketa Asis 2026

Uztailaren 30etik abuztuaren 8ra berritu ezazu Ebanjelioaren poza Asisen egingo den Europako gazte topaketan, San Frantziskoren urratsei jarraituz. Bidai bat baino gehiago izango da, topaketa bat: santutasunarekin, gazte askorekin eta Kristorekin.

San Frantziskok, Santa Klarak eta Carlo Acutisek erakutsiko digute bizitza opari bat dela eta historia, kontraesanak kontraesan, Jesusek gidatzen duela. Elkarrekin edertasunez beteriko etorkizuna eraikitzea posible dela!

Topaketaren bihotza: Asis eta Leon XIV.a

Abuztuaren 3tik 6ra “Go! Franciscan Youth Meeting” biziko dugu, Europako gazteei zuzendutako “Frantziskotar Gazteen Munduko Jardunaldi” antzeko bat. Bertan, Asisko San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena ospatuko dugu eta Leon XIV.a Aita Santua gurekin izango da.

Abuztuaren 6an, Aita Santuak katekesi bat eskainiko digu bere bizitza Kristorengan eta Ebanjelioan oinarritu zuen gizon honi buruz (Jesusen estigmak izateraino). Amaitzeko, Leon XIV.a bera buru izango den Eukaristia ospatuko dugu.

Asisen, gainera, Carlo Acutis gazteen santuaren freskotasunarekin egingo dugu topo, Santuario della Spogliazione elizan baitago bere gorpua.

Plana

– Uztailak 30: Irteera Donostiako Seminariotik. Lehen geldialdia eta gaua Cotignac-en (Frantzia), San Joseri eta Ama Birjinari eskainitako lekua.

Uztailak 31 – Abuztuak 7: Frantziskotar ibilbide bat egingo dugu Italiako leku esanguratsuenak bisitatuz. Asisen biziko gara eta handik mugitzen joango leku batetik bestera. Abuztuaren 2an, Asisko Barkamenaren Festa biziko dugu; zortzi menderen ondoren “paradisua sortzen” jarraitzen duen grazia eta errukiaz betetako esperientzia. Loretoko Nazareteko Etxe Santua ere bisitatuko dugu. Abuztuaren 3tik 6ra Europako Gazte Topaketan parte hartuko dugu milaka gazterekin eta Leon XIV.a Aita Santuarekin batera.

– Abuztuak 8: Donostiako Seminariora itzuliko gara, Cotignac-en (Frantzia) geldialdia eta gaua eginez.

Prezioa eta logistika

Prezio osoa 640€ da. Honako hauek barne hartzen ditu: autobus bidaia, alojamenduak eta istripu-asegurua (bidaia-asistentzia osoarekin). Otorduak ere barne daude, lehenengo bi egunetakoak izan ezik (bakoitzak etxetik eraman beharko ditu).

Izena ematea

1991 eta 2010 urteen artean jaio bazara, ez galdu aukera historiko hau. Plazak mugatuak dira! Izena emateko, bete formulario hau:

https://forms.cloud.microsoft/e/0ainYNPfgK

Behin izena emanda, zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo pausuak azaltzeko.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: