Blog

24 ordu Jaunarentzat

24 ordu Jaunarentzat

Urtero bezala, martxoaren amaieran “24 ordu Jaunarentzat” deiturikoak ospatzen dira, Frantzisko Aita Santuak aspalditik Garizuman gurtza eta aitortza garai gisa bultzatu zituenak.
Mundua salbatzeko etorri naiz» da aurtengo leloa (cfr. Jn 12,47). Bereziki gogoan izango dugu munduko bakearen aldeko otoitza eta gure elizbarrutiko bokazioen aldeko otoitza.

Urtero bezala, Artzain Onaren Katedralean izango da, eta 24 orduz egongo da zabalik (gaueko orduetan Ate Santutik sartuta). Martxoaren 13an, ostirala 19:00etan Meza Santuarekin hasiko da, eta martxoaren 14an, larunbata, Garizumako IV. Igandeko arratsaldeko Mezan amaituko da, 19:00etan. Guztiok parte hartzera deituak gaude eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu Jesukristo, gure Pakea, Eukaristian geratu izanaren dohainagatik.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: