Bizi ezazu Aste Santua Donostiako Elizbarrutian
Kristau fedearen bihotza
Aste Santua, kristauentzat, liturgia urteko unerik garrantzitsuena da. Egun hauetan, Elizak fedearen gertaera nagusiak ospatzen ditu: Jesukristoren pasioa, heriotza eta biztuera. Kontua ez da iraganeko gertaera batzuk gogoratzea bakarrik, baizik eta, gaur, elkarte fededun gisa, mundua salbatzeko Jainkoaren maitasunaren misterioa bizitzearen misterioa.
Aste Santua, Erramu Igandean hasten da, Jesusen sarrera Jerusalemen gogoratzen dugunean. Herriak goraipatua, Jauna, hiri santuan sartu zen, bere egitekoa bertan amaituko zela jakinda. Egun honek harreraren poza eta nekaldiaren iragarpena batzen ditu, Kristoren bidea, umiltasun, ematea, eta fideltasunezkoa dela erakutsiz.
Ostegun Santuan, Azken Afaria ospatuko dugu, non Jesusek, Eukaristia erakutsi, eta maitasunaren mandamentua uzten digun. Oinak garbitzeko ekintzan, benetako handitasuna, zerbitzuan dagoela erakusten du Jaunak. Elizaren bizitzarako egun bereziki sakona da, bertan, apaizgoaren dohaina eta kristau-elkartea elikatzen duen karitatearen sakramentua ikusten baititugu.
Ostiral Santua isiltasun, otoitz, eta gurutzea begiespeko eguna da. Jesusek, bere bizitza, maitasunagatik, muturreraino ematen du. Bere nekaldian zera ikusten dugu; Jainkoa ez dagoela giza sufrimendutik at, baizik eta bere gain hartzen duela, eta barrutik eraldatzen duela. Gurutzea, oinazearen, eta itxurazko porrotaren seinale, fededunentzat, itxaropenaren eta salbazioaren ikur bihurtzen da.
Larunbat Santua itxaronaldi fidagarriaren eguna da. Eliza, Jaunaren hilobiaren ondoan dago, bilduta eta esperantzatsu. Isiltasun garaia da, eta Pazko eguneko poz handia prestatzen ari da.
Azkenik, Pazko Bijilia, eta Piztuera Igandean, Kristok heriotzaren aurrean lortzen duen garaipena ospatu dugu. Jesusen berpizkundea kristau itxaropenaren oinarria da: gaizkiak eta heriotzak, ez dute azken hitza. Berpiztuaren bizitza berriak, giza izate oro argitzen du, eta zentzu, adiskidetze eta betetasun aukera bat zabaltzen du.
Beraz, gelditzeko, gure bizitzari sakonago begiratzeko eta gure fedea berritzeko gonbidapena da Aste Santua. Liturgia, otoitz, ospakizun, eta prozesioen eskutik, kristauok Jesusi bizitza berrirako, gurutzetik barrena egingo duen bidean laguntzera deituak gaude.
Donostiako Elizbarrutitik, fededun guztiak animatzen ditugu egun santu hauetako ospakizunetan parte hartu, eta otoitz, konbertsio eta itxaropen espirituarekin bizitzera. Iluntasunaren erdian ere, Jainkoak gauza guztiak, berri egiten jarraitzen duela gogorarazten digu Jaunaren Pazkoak.
Ospakizunak Artzain Onaren katedralean
DOLOREETAKO OSTIRALA. Martxoak 27
19:30ean, Gurutze-bide solemnea.
ERRAMU IGANDEA. Martxoak 29
Elizbarrutiko YouTube kanaletik zuzeneko emanaldia:
https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
12:00ean, Erramu-bedeinkapena (Urdaneta kalea), Katedralera prozesioa, eta meza.
13:00etako igandeko meza, 13:30ean izango da. Gainerako mezatan ere, erramuak bedeinkatuko dira.
ASTEAZKEN SANTUA. Apirilak 1
Elizbarrutiko YouTube kanaletik zuzeneko emanaldia:
https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
11:00ean, Krisma meza.
OSTEGUN SANTUA. Apirilak 2
Elizbarrutiko YouTube kanaletik zuzeneko emanaldia:
https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
19:00ean, Meza in Coena Domini.
22:00ean, Ordu Santua.
OSTIRAL SANTUA. Apirilak 3
Elizbarrutiko YouTube kanaletik zuzeneko emanaldia:
https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
11:00ean, Gurutze-bidea.
18:00ean, Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna.
20:30ean, Ehorzketa Santuaren prozesioa.
Ibilbidea: Artzain Ona plaza, Urdaneta, Hondarribia, San Martin, Getaria, Askatasunaren etorbidea, Txurruka, Gipuzkoa plaza; ehorzketaren Sermoia egingo da bertan. Kale berberetatik barrena, berriz, Katedralera.
LARUNBAT SANTUA. Apirilak 4
Elizbarrutiko YouTube kanaletik zuzeneko emanaldia:
https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
11:00ean, Ama Birjinaren Oinazeen gogartea.
21:00 Pazko Bijilia Solemnea.
BERPIZKUNDE IGANDEA. Apirilak 5
12:00 Meza Nagusia.
Mezak igandetako ohiko ordutegian ospatuko dira.
Ospakizun nabarmenenak Gipuzkoan
Segurua
- Erramu Igandea, martxoak 29: erramu bedeinkapena eta meza nagusia Konzepzionisten komentuaren inguruan.
- Ostegun Santua, apirilak 2: Azken Afariaren meza eta ondoren prozesioa hiriguneko kaleetan zehar.
- Ostiral Santua, apirilak 3, goizean: Gurutze-bidea, Santa Engrazia ermitatik komenturaino.
- Ostiral Santua, arratsaldean: funtzio liturgikoa, jaitsiera eta ondoren beste prozesio bat kaleetan barrena.
- Berpizkunde igandea, apirilak 5: meza solemnea.
Hondarribia
- Ostegun Santua, apirilak 2: Jaunaren Afariaren meza eta gaueko gurtza.
- Ostiral Santua, apirilak 3, goizean: Gurutze-bidea.
- Ostiral Santua, arratsaldean: liturgi-ospakizuna, eraistea eta Isiltasunaren Prozesioa hirigune historikoan zehar.
- Pazko igandea, apirilak 5: topaketaren ekitaldia eta ohiko erromatarren erorketa.
Azkoitia
- Asteazken Santua, apirilak 1: tailu eta irudien aurretiko prestaketak, prozesioen prestakuntzari lotua.
- Ostiral Santua, apirilak 3, goizean: Gurutze-bidea.
- Ostiral Santua, arratsaldean: Pasioaren meza eta lehen prozesioa.
- Ostiral Santua, gauean: Ehorzketa Santuaren prozesioa, parrokiatik hasi eta San Frantziskorantz.
Pasaia Donibane
- Astelehen Santua, apirilak 30: 19h:00 adiskidetze sakramentua
- Ostegun Santua: 18:00 hy szken afariaren oroitza eta erreserba monumentuan (eliza irekia 00:00 adoración nocturna)
- Ostiral Santua, apirilak 3: 10h gurutz-bidea bonantzako kristoarekin, ostean, abesbatzaren entseguna / 19h jaunaren nekaldia, jarrain-hileta santuko elizbira
- Larunbat Santua, apirilak 4: 20:30 pazko gaubeila
- Pazko Igandea, apirilak 5: 11h berpizkunde pazkoa
Errenteria
- Ostiral Santua, apirilak 3: goizean, Gurutze-bidea.
Gros (San Inazio)
- Martxoak 29: Erramu Igandea
10:00: Eukaristia (euskaraz)
11:00: Familia eukaristia (erramuak bedeinkatzea).
12:00: Eukaristia (elebiduna – adarren bedeinkapena)
13:00: Eukaristia (gaztelaniaz)
- Martxoak 31: Astearte Santua
18:00: Arratsaldeko meza
19:00: Barkamenaren sakramentua
- Apirilak 2: Ostegun Santua
17:30: Ospakizuna (Gazte Pazkoa)
19:00: Azken afaria
21:00: Ordu Santua.
- Apirilak 3: Ostiral Santua
12:00: Parrokiako Gurutze Bidea
17:30: Pasioaren ospakizuna (Gazte Pazkoa)
19:00: Pasioaren ospakizuna
21:00: Jesusen zazpi hitzak Gurutzean
- Apirilak 4: Larunbat Santua
20:30: Pascualen bijilia
- Apirilak 5: Berpizkunde Igandea
10:00: Eukaristia (euskaraz)
11:00: Famili eukaristia
12:00: Eukaristia (elebiduna)
13:00: Eukaristia (gaztelaniaz)
Andoain:
- Erramu Igandea: Sorabilla (11:30), San Martin (11:30), Santa Kruz (10)
- Astelehen Santua: Sorabilla (19 asteartea), San Martin (18:30 astelehena), Santa Kruz (19:30 asteartea)
- Ostegun Santua: Sorabilla (18), San Martin (18:30), Santa Kruz (19:30)
- Ostiral Santua: Gurutze-bidea: Sorabilla (11), San Martin (10.30), Santa Kruz (10), Goiburu (07:30); Pasioa: Sorabilla (18), San Martin (18.30), Santa Kruz (19:30),
- Larunbat Santua: Sorabilla (19), Santa Kruz (19:30)
- Berpizkunde igandea: Sorabilla (11:30), San Martin (11:30)
Lazkao
- Apirilaren 1etik 5era: Gazte Pazkoa, Aste Santua erretiro edo bizikidetza gisa bizi izateko.
Mendaro
- Ostegun Santua: 16:30etan Azken Afariko Meza; 21:00etan Ordu Santua
- Ostiral Santua: 11etan Gurutze Bidea, 16:30etan Jaunaren Nekaldia
- Larunbat Santua: 21:00etan Autobusez Mutrikura Pazko Gaubeila ospatzera
- Pazko Igandea: 12:30etan Pazko Mesa
Mutriku
- Astearte Santua: 11:30etan Aitortzak parrokian
- Ostegun Santua: 19:30etan Azken Afariko Meza, 22:00 Ordu Santua
- Ostiral Santua: Gurutze-bidea (09:00etan Santa Katalinan; 10etan Kalbixorantz GI-3230 errepidetik, udaltzaingoaren laguntzarekin
- Larunbat Santua: 10:00etan Officium Tenebrarum, Santa Katalinan; 21:etan Pazko Gaubeila: Mendaro eta Altzoko Kristau elkarteekin batera. Meza ondoren, anaiarteko Montxorra
- Pazko Igandea: 10:30 Pazko Meza
Juncal Parrokia (Irun)

Parroquias de la periferia de Irún

Hondarribia

Legazppia, Urretxu, Zumarraga

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira