Blog

Helduei kristau-sarbiderako prozesuaren egitaraua (2026-2027)

Helduei kristau-sarbiderako prozesuaren egitaraua (2026-2027)

Ikasturte hasiera aukera ona da bidera irten, eta fedea ezagutu edo berraurkitu nahi duten pertsonengana hurbiltzeko, edo, Kristau-Sarbideko bideari ekiteko; batez ere elizatik urrun dauden pertsona helduak, edo Kristau-Sarbideko sakramenturen bat jaso ez dutenak.

Bataioa eskatzen dutenentzako bi pastoral ikastaro eskaintzen ditu Elizbarrutiko proposamenak. Eta, sendotza eskatzen dutenentzat, berriz, ikastaro bat.

Ikasturte honetarako jardunaldien zerrenda:

− Azaroak 22. Iaz, 2025-2026 ikasturtean, Kristau-Sarbideko sakramentuak jaso zituztenei zuzenduriko elkarretaratzea.

− Otsailak 7 (2027). Kristau-Sarbideko prozesuan dauden pertsona guztiei zuzendua; kristau-sarbide osoa jasotzeko, edo sendotzaren sakramentua bakarrik jasotzeko.

  • Sarrera-erritua: katekumenotzan hasten direnentzat zuzendua.
  • Hautu Erritua eta Azterketak: Pazko Gaubeilan bataiatuko direnei zuzendua.
  • Sinboloa Ematea: Pazko Gaubeilan bataiatuko direnentzat eta Mendekoste garaian sendotza jasoko dutenentzat.

− Urriak 31 (2027). Helduen Kristau-Sarbideko prozesuetako katekista eta laguntzaileei zuzenduriko topaketa.

HEMEN 2026-2027 ikasturteko informazio guztia aurkituko duzu. Gure elizbarrutiko Helduen Kristau Sarbiderako gotzain ordezkaritza zure zerbitzura dago sor daitekeen edozein argibidetarako; mjosemoreno@elizagipuzkoa.org

Ikasturte berri honen hasierak Ebanjelioa iragartzearen poza berritzen, eta Jaunak, pertsona bakoitzarekin bat egingo duenaren konfiantza sendotzen lagun diezagula. Otoitzean eta misioan bat-eginik.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: