Azkoitiko parrokiak Felix Azurmendiren Urrezko Ezteiak ospatzeko bazkaria antolatu du
Azkoitiko parrokiak datorren igandean, apirilak 26, Artzain Onaren Eguna ospatuko du. Jai honen barruan, Parrokiako Batzorde Iraunkorrak esker oneko meza antolatu du 11:00etan, Felix Azurmendi apaiza omentzeko, joan den urtarrilaren 18an bere Urrezko Eztaiak ospatu zituen eta. Parrokiak eliztar guztiei gonbite berezia luzatu die, gazte zein edadetuak 50 urteko zerbitzuagaitik errekonozimendu honetan parte hartzera animatuz.
Ekitaldi erlijiosoei amaiera emateko, ermandade bazkaria egingo da 14:00etan Joseba jatetxean. 50 euroko prezioa izango duen otordura joan nahi dutenek parrokiako sakristian eman behar dute izena aldez aurretik. Izena emateko epea lanegunetan goizez eta arratsaldez zabalik dago, baita igandeetako meza nagusiaren ondoren ere, nahi duten herritar guztiek topaketa komunitario hunkigarri horrekin bat egin dezaten.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira