Blog

San Telmo Jaia. Zumaian

San Telmo Jaia. Zumaian

13.04.2026

Fernando Prado gotzainaren homilia

Apaiz lagunok eta Zumaiako bizilagunak, San Telmo maitale, eta festarako etorri zareten guztiok. Egun on eta Pakea zuekin, anai-arreba maiteok.

Jai egun berezia dugu gaur hemen Zumaian, San Telmoko baselizan. Alaitasun handikoa. Egun kuttuna benetan. Ez da egutegiko egun normal bat. Herri batek bere jaia ospatzen duenean, bere arima ospatzen du, bere historia, bere sustraiak, herria izan dena eta izan nahi duena. Horixe dena ospatzen du herriak horrelako egunotan. Eta gaur, San Telmo jaia ospatzean, Zumaiak oso modu berezian gogoratzen du itsasoarekin, kostaldearekin, hainbat familiaren bizitzarekin izan duen eta duen harremana, belaunaldiz belaunaldi itsasoari begirunez, esfortzuz, itxaropenez eta, askotan, beldurrez begiratu diotenak.

Itsasoa ederra da, jakina, baina ez da erraza. Itsasoak bizia ematen du, baina errespetu handia ere bai. Itsasoak horizonteak irekitzen ditu, baina ekaitza ere ezagutzen du. Eta horregatik San Telmoren debozioak beti izan du hainbeste zentzu kostaldeko herrietan. Haizeak gogor jotzen duenean, itsasoa harrotzen denean, txalupa gehiegi mugitzen dela dirudienean eta batek portura iritsiko den ez dakienean San Telmori zuzentzen dizkiogu gure otoitzak.

Uste dut gaur irudi hori oso ondo datorkigula. Ez baititu itsasoak bakarrik ezagutzen ekaitzak. Mundua ere ekaitz handiak bizitzen ari da. Ingurura begiratzen dugu eta tentsioz betetako mundua ikusten dugu. Egunero azaltzen da hau komunikabideetan. Hor daude gerrak eta mehatxuak, herrialdeen arteko liskarrak, eta gatazkak gero eta handiagoak egiteko beldurra. Eta horrekin batera, gure inguruan ere tokatzen zaigun zerbait: oso gizarte mugitu batean bizi gara, oso polarizatua, oso zatitua. Badirudi alde guztietan liskarra dagoela. Liskarra politikan, liskarra bizitza sozialean, liskarra komunikabideetan, liskarra elkarrizketetan. Asko eztabaidatzen da, gutxi entzuten da, eta berehala bestea etsaia balitz bezala tratatzen dugu.

Giro hori, poliki-poliki pertsonen bihotzean ere sartzen ari da. Eta edonor kokoteraino dago giro kutsatu horretaz. Hainbeste tentsioz, hainbeste berri txarrez, hainbeste hitz gogorrez, hainbeste mesfidantzaz. Jende asko bizi da gaur arima kikilduta. Gazteei uzten diegun munduaz kezkatuta gaude. Ziurgabetasuna sentitzen duten familiak ere badaude. Gazteek ere ikusten dute nola hazten ari diren zarata handi honen erdian eta oinarri sendorik gabe.

Horrexegatik, gaur San Telmo jaia ospatzea ez da bakarrik ohitura polit bat gogoratzea. Guretzako Jaunak zuzentzen digun hitz bat izan daiteke. Agian Jaunak zerbait esan nahi digu gaur.

San Telmo nos recuerda que, cuando llega la tormenta, lo primero no es gritar más fuerte. Lo primero es no perder la paz ni el rumbo. Cuando el viento sopla fuerte, el marinero no se dedica a pelearse con las olas y mucho menos con los demás en la barca. Se agarra bien, mira, reza, trabaja, ayuda y se deja ayudar y confía. Y eso es lo que necesitamos también nosotros.

Necesitamos personas que traigan calma. Necesitamos corazones que no se dejen arrastrar por el odio.Necesitamos familias que eduquen en el respeto.

Necesitamos comunidades que sepan unir. Necesitamos cristianos que, en vez de echar más leña al fuego, lleven un poco de paz.

Qué importante es esto. Porque hoy es muy fácil dejarse llevar por la corriente. Muy fácil hablar mal de los demás. Muy fácil etiquetar. Muy fácil despreciar al que piensa distinto. Muy fácil responder con agresividad. Pero el Evangelio nunca va por ahí. Jesucristo no alimenta la violencia del corazón; Jesucristo la desarma. Jesucristo no enfrenta a unos contra otros; Jesucristo nos llama a reconocernos hermanos.

Baina ekaitz garaian bada beste kristau irakaspen bat, oraindik garrantzitsuagoa dena: ez gaude bakarrik txalupan.

Batzuetan, dizipuluei lakuan gertatzen zitzaien bezala gertatzen zaigu, haizea konplikatu eta olatuak txalupan sartzen direla ikusten dugu. Eta dena hondoratzen ari dela dirudi. Eta agian guk askotan antzeko zerbait senti dezakegu: “Dena gaizki doa”, “mundua erotuta dago”, “inork ez daki nora goazen”.

Baina, hala ere, Jauna txalupan dago beti. Isila dirudien arren. Nahiz eta gauza asko ez ulertu. Nahiz eta gaua iluna izan. Hor jarraitzen du gure Jaunak.

Eta ziurtasun horrek bizitzeko modua aldatzen digu. Orduan kristaua ez da beldurrean bizi. Kezkaz bizi da, bai, inozoak ez garelako. Minez bizi da, beraz, sufrimenduz, jakina. Baina ez gaude bakarrik. Ez gara etsita sentitzen. Itxaropenez bizi gara eta argi txiki bat izaten saiatzen gara.

Uste dut hori ikustea oso garrantzitsua dela gaurkoa bezalako festa baterako. Herri bateko jaiak ez baitira bakarrik ondo pasatzeko. Nortzuk garen eta nola bizi nahi dugun gogoratzeko aukera ere badira.

Eta Zumaiak, bere itsasoarekin, bere kostaldearekin, bere historiarekin, bere izaerarekin, ondo daki inor ez dela bakarrik aurrera ateratzen. Itsasoan, bata bestearen beharrean dago. Elkarri lagundu behar zaio, fidatu egin behar da, elkarrekin arraun egin behar da. Irudi horrek herri baten bizitzarako ere balio du.

Herri bat ez da ikuspegi onekin edo jai egunekin bakarrik eraikitzen. Herri bat errespetuz eraikitzen da, lanarekin, esker oneko memoriarekin, elkarrekiko zaintzarekin, behartsu eta ahulenei lagunduz, elkarrekin biziz, denok berdin pentsatzen ez badugu ere. Desberdinak gara, Jainkoari esker. Anaitasuna ez da denok berdin izatea edo berdin pentsatzearen emaitza, baizik eta ezberdinak izanik, guztiok norabide berean begiratzen dugula eta guztion ongia eta besteen zoriona bilatzen dugula.

Y ahí los cristianos tenemos una bella responsabilidad. Ser gente de paz. Ser gente que calma. Ser gente que no siembra división. Ser gente que sabe escuchar. Ser gente que sabe convivir. Ser gente que reza. Ser gente que, cuando otros solo ven tormenta, recuerda que también existe el puerto.

Hoy podemos pedirle a San Telmo precisamente eso: que cuide de este pueblo y que cuide de nuestras vidas.

Que cuide a quienes viven mirando al mar. Que cuide a las familias de Zumaia.

Que cuide a los mayores, que son memoria viva.

Que cuide a los jóvenes, que necesitan esperanza y buenos ejemplos. Que cuide a quienes están pasando una mala racha.

Que cuide a quienes llevan dentro una tormenta que los demás no ven. Que cuide también a nuestro mundo, tan herido y tan dividido.

Y pidámosle una gracia muy concreta: que amainen un poco los vientos en el mundo, que paren las guerras, que se amainen los malos humos en la sociedad y también dentro de nosotros.

Eska diezaiogun Jaunari herriko beste batzuekin bat eginda sentitzeko alaitasunaren grazia eta denon artean eliza eta elkartea eraikitzeko grazia. Jainkoa lagun eta Berarekin lotuta, aurrera goaz beti.

San Telmo, ekaitzetako zaindari, otoitz Zumaiarren alde. Bedeinkatu herriko etxeak eta kaleak.

Bedeinkatu bere itsasoa eta bere jendea.

Eta irakatsi diezagula guztioi norabidea ez galtzen, beldurrak garaitzen eta, garai gogorretan fedearekin, itxaropenarekin eta bakearekin ibiltzen.

Amen.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: