Erromesaldi jendetsua Lourdesera
Donostiako Elizbarrutiak, Lourdesko Ospitalitatearen eskutik, Lourdeserako Erromesaldiaren 71. edizioa ospatu zuen iragan asteburu, “Maria, babes gaitzazu” goiburupean. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, Gipuzkoako hainbat tokitatik joandako herritar andanak bat egin zuen Andre Mariaren inguruko santutegian, fede, otoitz, topaketa eta zerbitzu esperientzia batean.

Erromesek, gaixo eta adinekoek, boluntarioek, familiek, gazteek eta parrokia-elkarteek parte hartu zuten elizbarrutiko hitzordu honetan On Fernando Prado gotzainarekin batera, bidean dagoan Eliza bat ikusaraziz; gehien behar dutenengandik gertu, eta Mariarekin bat egitean sortzen den itxaropenak eutsita.
Aurtengo urtean, Donostiako Elizbarrutitik etorritako Migratuen Pastoraltzaren parte hartzea oso kontuan hartzekoa da; Gipuzkoatik iritsitako 600 pertsona ingururekin erromesaldian parte hartu zuten.
Bere parte-hartzeak esanahi berezia eman zion aurtengo leloari, Elizaren aurpegi abegitsu, askotarikoa, eta unibertsala azpimarratuz.

Lourdesen ospatu zan igandeko Eukaristia, Hirutasun Santuaren solemnitatepean ospatu zen. Homilian, Pedro Uranga apaizak gogoratu zuen, Maria, Santa Isabel bisitatzeko bidean jarri zen bezala, erromesak ere, berekin zera ekarriz Lourdesera iritsi zirela; “bizitza handia barruan: Mariaren aurrean esan beharreko izenak, arindu beharreko zauriak, eskerrak eman, eta agian, erabat esan ere ez dakizkigun eskaerak”.
Urangak ,gonbidatu zituen bildurikoak, Maria, ez norberarentzat gordetzeko, baizik eta Jesus eta anai-arrebak gidatzen dituen Ama gisa. “Ama bisitatzea, familia osoa bisitatzea da”, adierazi zuen, eta gogorarazi zuen, kristau-elkartasuna, Aita Jainkoarekin, Semearekin eta Espiritu Santuarekin elkartzetik sortu, eta anaitasunean gauzatzen dela.

Pertsona Migratuen Pastoraltzaren erromesaldiaren testuinguruan, homiliak, pertsona bakoitzaren duintasuna eta Jainkoarentzat inor arrotza ez delako ziurtasuna azpimarratu zuen. “Jainkoa, gurekin egin da Jainko”, adierazi zuen Pedro Urangak. Kristorengan, gizaki bakoitza semetzat hartzen dela nabarmendu zuen, bizitzera, eta elkartasunera deitua.
Apaizak, Espiritu Santua, “elkartasunaren artisaua” dela azpimarratu zuen; historia askorekin familia bakar bat egiteko gai, hizkuntza askorekin laudorioa, eta bide askotik barrena, elkartasun bera. Ikuspuntu horretatik, Lourdes, grazia, kontsolamendu, eta itxaropen partekatuaren gune bihurtu zen berriro.

Erromesaldia amaitzeko, Donostiako Elizbarrutiak eskerrak eman zizkien Lourdesko Ospitalitateari, eta esperientzia hori urtero aurrera ateratzen duten boluntario, laguntzaile eta arduradun guztiei; gaixoei, adinekoei eta zaurgarrienei arreta berezia eskaintzen dioten guztiei, alegia.
Gipuzkoa osoa, Lourdesen egon zen berriro ere Elizbarrutiko elkartu baten eskutik; bere poz, sufrimendu, behar eta itxaropenen ardura, Mariari emanez, eta familia bakar baten moduan hartu, lagundu eta ibiltzeko dei berrituaren eskutik, eguneroko bizitzara itzuliz…
ERROMESALDITIK TESTIGANTZA
Beste urte batez, Lourdeserako elizbarrutiko erromesaldiak Mariaren, gure Amatxoren inguruan bildu gaitu «Maria, babes gaitzazu» goiburupean. Fedearen, topaketaren eta itxaropenaren esperientzia honetan parte hartu dugun 660 erromesen bihotzean oihartzuna izan duen eskaera.
Gipuzkoa osoko herri, eta kristau-elkarteetatik etorrita, hamabi autobus guztira, Lourdeserako bideari ekin genion, Mariaren oinetan jarri eta berarekin batera gure bizitzetarako grazia, kontsolamendua, argia eta indarra bilatzeko asmoz.
Fernando Prado gotzaina izan zen erromesaldiaren buru, eta haren hurbiltasuna eta laguntza etengabeko erreferentzia izan ziren egun horietan. Ospakizun nagusian, homilia, Pedro Uranga apaizak, mezu sakon eta gizatasunez betea eskaini zigun, bereziki gaixotasunaren, sufrimenduaren edo ziurgabetasunaren pisua daramatenei zuzenduta.
Bere hitzak erromes askoren bihotzean ondo gordeta geratu ziren:
Zure bizitzak axola du.
Zure istorioak axola du.
Zure sufrimenduak axola du.
Zure gaixotasunak axola du.
Zure itxaropena garrantzitsua da.
Esaldi sinple baina sakon hauekin, Jainkoaren aurrean inor ez dela axolagabea gogorarazi zigun. Pertsona bakoitzak balio izugarria du. Malkorik, minik eta itxaropenik ez dago Jaunaren begirada maitekorretik eta Mariaren samurtasunetik kanpo.
Milaka pertsona lasaitasun, zentzu eta bake bila iristen diren lekua izaten jarraitzen du Lourdesek. Gu ere indarberrituta itzuli gara gure etxeetara, otoitz partekatuagatik, anaiarteko topaketagatik, eta fedea xume, eta konfiantzaz bizi duten hainbeste pertsonaren testigantzagatik.
Ospakizunetan, prozesioetan, haitzuloaren aurreko isiltasun uneetan, eta erromesen arteko elkarrizketetan, Mariak, bere seme-alabak aterpetzen, eta bizitzako bidean laguntzen jarraitzen duela sentitu dugu.
Esker oneko bihotzarekin itzuli ginen etxera, eta ziur gaude, Amatxoren mantuaren azpian, ez garela inoiz noraezean ibiliko. Bere harrerak aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu, gure familia, parrokia eta kristau-komunitateetara Lourdesen jasotako argia eta itxaropena eramanez.
Maria, babes gaitzazu.
- Argazkiak Flickr.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira