Donostiako Gotzainaren idatzia Magnifica Humanitas entziklikaren aurrean
Leon XIV.a Aita Santuaren lehen entziklikak, Magnifica Humanitas izenekoak, gai erabakigarri baten aurrean jartzen gaitu: gizakiak zer leku duen historiaren une garrantzitsu honetan, non adimen artifizialak garapen oso azkarra daraman. Ez gaude soilik aurrerapen tekniko baten aurrean, gure bizitzeko, lan egiteko, komunikatzeko, ikasteko, erabakitzeko, eta harremanak izateko moduari eragiten dion aldaketa kultural baten aurrean baizik.
Donostiako elizbarrutiko eliza garenez, Aita Santuaren hitz hauek hausnarketarako dei gisa hartzen ditugu. Kristau fedeak aurrerabideari itxaropenez baina baita erantzukizunez begiratzera gonbidatzen gaitu. Berrikuntzak bakar batek ere ez dezan ahuldu babestu behar duena: gizaki bakoitzaren duintasun bortxaezina, bereziki ahulenak direnena.
Denok animatzen zaituztet, fededun, zein ez, entziklika honetara arretaz eta espiritu irekiarekin hurbiltzera. Idatziaren irakurketak, lagun diezaguke, elkarrekin, zer gizarte mota eraiki nahi dugun pentsatzea, eta zer giza irizpide, zein etiko eta espiritualek, bideratu behar duten teknologia berrien erabilera.
Jainkoak lagun diezaiola Leon XIV.a Aita Santuari bere egitekoan. Gu guztioi lagunduko diezagula, adreiluz adreilu, Jainkoaren hiria eraikitzen, maitasunaren benetako zibilizazioa: elkarbizitza, non aurrerapen teknikoa beti pertsonaren zerbitzura egongo den. Boterea besteen zaintzaren bidez neurtuko da, eta etorkizuna, anaitasunetik, justiziatik, eta itxaropenetik.
+ Fernando Prado Ayuso, CMF
Donostiako Gotzaina
- Idatzia euskaraz
- Idatzia gaztelaniaz
Idatzia, euskarazko bertsioan ere (Unai Manterola Albizu, apaiz eta liturgia ordezkariak itzulia), edonoren eskura dago Idatzen, elizbarrutiko liburu-dendan.
Fernando Prado Ayuso gotzainaren iritzi-artikulua DVn
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira