8 maiatza, 2026
|
Oharrak
Elizbarrutiko udalekua Lekunberrin: abentura ahaztezina!
Udara honetan Lekunberrira joango gara abenturaz, laguntasunez eta fedez beteriko aste bat igarotzeko asmoz.
Donostiako Elizbarrutiak 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako (9-15 urte) neska-mutilentzat, udaleku bat antolatu du uztailaren 11etik 18ra.
Ez da udako ekitaldi bat gehiago izango; adiskidetasuna sendotzeko, eta batzen gaituena, natura-ingurune paregabe batean bizitzeko aukera izango da.

Zer egingo dugu egun horietan?
Egitarau erakargarri bat prestatu dugu, egun bakoitza, esperientzia eder bat izan dadin:
- Abentura handia:Jolas tematikoak, ginkanak herrian zehar, kirola eta talde-ekintzak.
- Naturarekin lotura:Lekunberri inguruko bazterretatik barrena txangoak egingo dira, naturaz gozatzeko eta laguntasuna indartzeko.
- Elkarrekin hazi:Jesus erdi-erdian dela, otoitzaldiak eta Eukaristia partekatuko ditugu, fedea poztasunez eta modu naturalean biziz.
Kontuan hartzeko gaia (izen-ematea)
- Datak:Uztailaren 11tik 18ra.
- Prezioa:250€ parte-hartzaile bakoitza.
- Familia-deskontua:Bigarren anaia edo arrebatik aurrera, prezioa, 125 €
- Epea:Izena emateko azken eguna, uztailak 1.
- Izena emateko bidea:Bete ondorengo inprimakia, eta jarraitu bertako pausoak: https://forms.gle/kAMoKhVqkHDWe4cP8
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira