16 ekaina, 2026
|
Gaurkotasuna, Misioak
Misioetarako Elizbarrutiko Kontseilua eratu da
Donostiako Elizbarrutiak Misioetako Elizbarrutiko Kontseilua martxan jarri du, Elizbarrutiko Eliza osoan misiolari garrantzia bultzatu nahi duen partehartze eta koordinaziorako gune berria.
«Ez gaude galduta, gidatuta gaude» esaldia, Patxi Aizpitarte, Soziokaritatezko eta Misio Pastoraltzako arduradunak adierazi zuen joan den larunbatean, ekainak 13, seminarioan ospaturiko bileran. Patxiren esaldiak ondo azaltzen du erakunde hau sortzeko erabili den iturria: elkarrekin bidean barrena ibili, komunitateen arteko loturak sendotu, eta misiolari konpromisoa berritu. Noiz eta erronkez baina itxaropenez betetako garai honetan.
Misioetako Elizbarrutiko Kontseilua, gure elizbarrutiko sei artzapezpiku-barrutietako parrokia-taldeetako kideez osatua dago. Eta bertan pastoral errealitate ezberdinetako ordezkariek parte hartze dute: misioetako ordezkaritzako arduradunek, bizitza erlijiosoko ordezkariek, eta misiolari ohiek. Bere sorrerak, misioaren zerbitzurako lankidetza, entzute eta erantzun-kidetasun sare zabalagoa eraikitzeko nahiari erantzuten dio.
Bere zeregin nagusia elizbarrutian misiolari jarduerak koordinatzea eta bultzatzea izango da, parrokietan, komunitate erlijiosoetan, ikastetxeetan, taldeetan, eta gainerako eliz esparruetan misiolarietan misio bizitasuna sendotuz.
Aldi berean, Misioetarako Elizbarrutiko Kontseiluak beste Elizbarruti batzuekin, elkartasun eta lankidetza gune berriak zabaldu nahi ditu, batez ere historikoki Elizbarrutiko Euskal Misioetako partaideak izan dituztenekin.
Hona hemen Misioetarako Elizbarrutiko Kontseiluaren helburuak:
- Elizbarruti guztian misiolari bizitasuna bultzatu eta indartu, artziprestazgo, parrokia, komunitate erlijioso, talde eta ikastetxeen, ekimenak sustatuz eta koordinatuz.
- Elizbarrutiko misiolariei lagundu eta eutsi, elizbarrutiko Elizarekiko lotura bizirik mantenduz, eta euren egitasmoei lagunduz.
- Behar gehien duten elizekiko pastoral eta material lankidetza sustatzea.
- Boluntariotza misiolari eta solidarioa txertatu, prestatu, eta zaindu.
- Euskal Elizbarrutietako Misioetarako eta Aita Santuaren Misio Ekintzako (San Jose, DOMUND, Haur Misiolariaren Eguna eta Tokian Tokiko Bokazioen Jardunaldia) kanpainei buruz aholkatu, eta gidatu; baita kanpaina horien zabalkuntza, eta diru-bilketak antolatzen lagundu.
- Misiolari alderdia elizbarrutiko pastoral egitasmoetan barneratu.
- Laztasunean, gardentasunean, zerbitzu bokazioan eta jasangarritasunean oinarritutako kudeaketa arduratsua sustatu.
Misio partekatua
Gure gotzainari eta Misioetarako Elizbarrutiko Ordezkaritzari misiolari animazioa sustatzen eta koordinatzen laguntzea da Kontseiluaren helburua, bai prestakuntzan, bai “ad gente” misioko arlo desberdinekiko lankidetzan.
Era berean, Euskal Elizbarrutietako Misioen eta Aita Santuaren Misio Ekintzen lana babestuko du, gure elizatik joandako misiolariekiko harremana sendotuz, eta gainerako pastoral zerbitzuekin batera, MISSIOren (Misioetarako Elizbarrutiko Ordezkaritza) proposamen estrategikoa garatzen lagundu.
Garai berri honekin gogorarazi nahi dugu misioa ez dela soilik beste herrialde batzuetara joaten diren pertsonen nondik norakoa. Misioa kristau-elkarte osoari zuzendutako deia da. Parrokia bakoitzak, talde bakoitzak, eta pertsona bakoitzak, leku bat eta erantzukizun bat dute zeregin partekatu honetan.
Misioetako Elizbarrutiko Kontseiluak gogoratzen duen bezala, “Eliza irekiago, gertuagoko eta misioarekin konprometituago dagoen Eliza baterantz goaz elkarrekin bidean barrena”.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira