Blog

Eliza, Venezuelarekin: zure ekarpena egin!

Eliza, Venezuelarekin: zure ekarpena egin!

Lurrikarak Venezuelan: egin dohaintza

Zure laguntza ezinbestekoa da lurrikarak kaltetutako pertsonei laguntzeko.

Ekainaren 24an, Richter eskalako 7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikara handik herrialdeko erdialdeko iparraldea eta mendebaldea astindu zituzten. Horren ondorioz, hainbat pertsona hil eta zauritu dira, eta oraindik ebaluatzen ari diren suntsipen handia eragin dute.

Gertatutakoaren larritasuna dela eta, Venezuelako Gobernuak Larrialdi Nazionalaren Egoera ezarri du, Hiriburu Barrutian, La Guairan eta Falcón, Carabobo, Yaracuy, Aragua, Miranda, Trujillo eta Lara estatuetan eraikin, etxebizitza eta azpiegitura estrategikoek jasandako kalte larrien ondorioz.

Eraikin eroriak, etxea utzi behar izan duten familiak eta kaleetan babes bila dabiltzan komunitate osoak ikusita, berriz ere gogora datorkigu giza bizitzaren hauskortasuna eta senidetasunezko elkartasunaren premia.

Elizari dagokio sufritzen ari direnen ondoan presentzia, kontsolamendua eta ekintza izatea.

Azpimarratzekoa da Espainiako eta Venezuelako Caritasek ia 30 urtez garatu duten lankidetzaren baitan, Caritas Españolak amaitu berri zuela La Guairan —lurrikarek gehien kaltetutako eremuetako batean— hondamendi naturalen prebentzio eta arriskuen murrizketarako proiektuaren barruan 40 lider trebatzeko prestakuntza.

Caritas Venezuelaren sareak elizbarrutietan eta parrokietan oinarritutako egitura sendoa du, eta esperientzia handia du hondamendi naturalen ondoriozko larrialdiei erantzuten. Kaltetutako eremuetako elizbarrutietako Caritasek lehen balorazioa egiten ari dira une honetan, biktimen eta kalte materialen zenbaketa egiten, eta lehen premiei erantzuna koordinatzen, estatuko nahiz elizbarrutietako bilketa-guneak irekiz. Caritasen nazioarteko sarea ere lanean ari da dagoeneko, Caritas Venezuelak egiten dituen eskaerei modu koordinatuan erantzuteko. Horrelako uneetan, Jainkoaren maitasunak aurrera egiten du, eta hondamendi honek kolpatutako pertsonengana hurbiltzen da.

Erantzun antolatua

Kaltetutako eremuetako elizbarrutietako Caritasek kalteen ebaluazioa egiten ari dira. Lan isil baina funtsezko horri esker, herrialdearen benetako premien mapa osatzen ari da.

Caritas Venezuelaren ekintza-plana

· Venezuelako Gotzainen Batzarraren egoitzan bilketa-zentro nazionala irekitzea. Bertan edateko ura, iraungitzen ez diren elikagaiak eta oinarrizko sendagaiak jasoko dira. Gune hori izango da nazio mailako erantzunaren ardatza.

· Herrialde osoko Caritasetan bilketa-zentroak irekiko dira, behar den neurrian eta elizbarruti bakoitzaren ebaluazioaren arabera..

· Diru-ekarpenak egiteko bideak.

Caritasetik, beste larrialdi batzuetan bezala, gogorarazi nahi dugu diru-dohaintzak direla elkartasuna bideratzeko modurik egokiena; izan ere, kudeaketa-kostuak eta denborak murrizten dituzte, tokiko merkataritza sustatzen dute eta une bakoitzean kaltetutako herritarrek dituzten premia zehatzei azkarrago erantzuteko aukera ematen dute.

Caritas Españolak dagoeneko 300.000 euro bideratu ditu Venezuelako lurrikaren biktimei laguntzeko. Caritas Gipuzkoak ere ekimen horrekin bat egin du, eta hondamendiak eragindako premiei erantzuteko funtsak biltzeko larrialdiko kanpaina hau jarri du abian.

Venezuelak zure laguntza behar du. Une oro garrantzitsua da.

KARTELA IKUSI

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: